[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Irvine (Eskozia)

Koordenatuak: 55°37′10″N 4°39′40″W / 55.6194°N 4.6611°W / 55.6194; -4.6611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irvine
Irbhinn
Irvin
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Posta kodeaKA11–KA12
Geografia
Koordenatuak55°37′10″N 4°39′40″W / 55.6194°N 4.6611°W / 55.6194; -4.6611
Map
Azalera16 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria33.698 (2011)
0 (2011)
Dentsitatea2.106 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01294
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakUddevalla (en) Itzuli
irvineayrshire.org
Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irvine».

Irvine, Eskoziako gaeleraz: Irbhinn eta eskozieraz: Irvin, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Iparraldeko Ayrshire eskualdeko hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 33.698 biztanle ditu. Mendebaldean dagoen Kilwinningekin batera 50.000 biztanletik gora osatzen du.

Irvineko badiaren ertzean dago, Clydeko fiordoan. Hondartza zabalak ditu eta Arran uhartearen ikuspegi itzela. Irvine ibaia itsasoratzen da bertan. Annick erreka arrantzaleku ezaguna da.

Herriaren ondoan dagoen Dreghorn herrixka Europan etengabe populatua izan den toki zaharrenetakoa da, Mesolito garaikoa baita. Burdin Aroan ere gotorlektuak ugari izan ziren inguruan.

Erdi Aroan Eskoziako eskualde garrantzitsuenetakoa izan zen, bertan baitzegoen Militarren egoitza nagusia eta Lord High Constable of Scotland buruzagia, horregatik Eskoziako lehenengotako hiriburua izan zen. 1372an errege burgo titulua eskuratu zuen Ayrrekin borroka baitzuen Cunninghame eta Largseko baroierrien jabegoa lortzeko. Garai hartan hiru aintzira zeuden inguruan, Trindlemoss, Scotts eta Irvine, baina XVII mendearen bukaeran drainatu egin ziren.

Irvineko kaia Eskoziako garrantzitsuenetakoa izan zen baina Glasgowko merkatariek Greenock eta Port Glasgow hobetsi zituztenean gainbehera iritsi zitzaion. Ontziola bat ere bazuen Bigarren Mundu Gerra garaira arte iraun zuena.

1960 hamarkadan Eskoziako beste hainbat hirirekin gertatu zen bezala 1966an Irvine berria (New Town) planifikatu zuen gobernuak. 1970 hamarkadan zerbitzuak gehitu ziren eta ofizialki 1996an bukatu zen New Town-en zabalkundea.

Irvinetar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]