[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Irlandako Estatu Askea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Estatu Askea
Saorstát Éireann
1922 – 1937
Agindupeko lurra
Irlandako Estatu Askeko bandera

Irlandako Estatu Askeko armarria


Ereserkia
Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia)

Irlandako Estatu Askearen eremua 1922an.
Berde ilunez: Irlandako Estatu Askea.
Berde argiz: Aldarrikaturiko eremua.
Geografia
HiriburuaDublin
Kultura
Hizkuntza(k)Irlandera, ingelesa
ErlijioaKatolizismo, anglikanismo, presbiterianismo, judaismo
Historia
Aurrekoa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ondorengoa
Irlandako Errepublika

Irlandako Estatu Askea (irlanderaz: Saorstát Éireann, ingelesez: Irish Free State) Itun anglo-irlandarra indarrean sartzean Irlandako hegoaldeko 26 konderrietan sortu zen estatua da. Zehazki, 1922ko abenduaren 6an Hegoaldeko Irlandari agindupeko lur edo dominium gobernua onartu zitzaion.

Barne gaietan autonomoa zen arren, 1937 arte Commonwealth erakundeko kide izaten segitu zuen: hortaz, Erresuma Batuko monarka Irlandako Estatu Askeko estatu buru zen eta Irlandako kargu publiko guztiek, kargua hartzean, leialtasuna hitzeman behar zioten.

Estatu Askearen sorrerak Irlandako Gerra Zibila piztu zuen, gehienbat aurretik independentziaren alde elkarrekin borrokatu zirenak zatiturik. Batzuek estatu hori Errepublikarekiko traiziotzat hartu zuten, uhartearen zatiketa eta britainiarren nagusitasuna bermatzen zuelakoan, bereziki iparraldean. Besteek Estatu Askea etorkizunean uharte osoaren erabateko burujabetza lortu ahal izateko pauso garrantzitsutzat hartu zuten: gerra horiexek irabazi eta Estatu Askearen hasierako urteetan agintean egon ziren Cumann na nGaedheal alderdian.

Hala ere, 1932ko hauteskundeetan Itunaren aurkakoek (Fianna Fail alderdiak) garaipena lortu zuen, Eamon de Valeraren gidaritzapean. Hark gidatuta, Estatu Askea desagerrarazi nahi izan zuten, lege berriak eginez eta britainiarren agintea ezabatu nahian. 1932an gobernuak beste konstituzio bat onartu zuen eta geroago herriak erreferendumean berretsi. Konstituzio horrek Irlandako Estatu Askea deuseztatu eta Irlanda edo Éire deituriko estatu berria sorrarazi zuen. Nahiz eta Erresuma Batuko monarkiatik irten, konstituzio horretan ez zitzaion estatu berriari errepublika izena jarri, Irlandako Errepublika 1949an sortu zen arte.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]