[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Inishowen

Koordenatuak: 55°12′26″N 7°17′55″W / 55.207222222222°N 7.2986111111111°W / 55.207222222222; -7.2986111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inishowen
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak55°12′26″N 7°17′55″W / 55.207222222222°N 7.2986111111111°W / 55.207222222222; -7.2986111111111
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
Irlandaren banaketa administratiboa Donegalgo konderria
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Inishowen (irlanderaz: Inis Eoghain, euskaraz Eoghanen uhartea esan nahi du) Irlandako ipar-mendebaldean dagoen Donegal konderrian kokatzen den penintsula bat da. Berez, Irlanda osoko penintsularik handiena da. Bertako udalerririk handiena Buncrana da.

Swilly aintzirak eta Foyle aintzirak mugatzen dute Inishowen penintsula. Foyle aintzirak gainera Ipar Irlandako Derryko konderriarekin muga egiten du. Aintzira hauek glaziazio garaian sorturiko fiordoak dira berez.

Penintsulak 884.33 km²-ko azalera du. Barnealdean muino ugari ditu, garaiena Sliabh Sneacht (elurrezko mendia) da 619 metroko altuerara iristen dena. Penintsularen iparraldeko lurmuturra, Malin Head, Irlanda uharte osoan iparralderen dagoen puntua ere bada.

Inishowengo udalerriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V mendeko irlandar erregea izan zen Eógan mac Néillek ematen dio izena penintsulari eta bere ondorengoa zen Mac Lochlainn familiaren sorterria izan zen Inishowen penintsula. Hauen gainbehera iritsi zenean Ó Dochartaigh (O'Doherty) familia jabetu zen lurraldeaz.

1196an John de Courcy anglo-normandiarrak penintsula erasotu eta harpillatu zuen. Bi urte beranduago O'Neill familiak kanporatu zuen De Courcy.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]