[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Indiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
██ Ekialdeko Indiak ██ Britainiar India/Indiako azpikontinentea ██ Mendebaldeko Papua

Indiak bezala (Indiaren pluralizazioa, herrialde hau baitzen erreferentzia puntua), XIX. mendearen zati batera arte, Asia eta Amerikako zenbait lurralde ezagutu ziren. Izena, XIV. mendean ospetsu egin zen, garai honetan, europar merkatari eta itsasgizonak, lurralde hauetara joan zirelarik merkataritzara, bereziki espeziak, kotoia eta anila lortzera, edo bitxigintza materialak (bolia, diamanteak, errubiak, perlak, koralak), baita zur preziatuak ere, kaoba, ebanoa, sandaloa eta teka kasu.

Izen honekin ezagutzen ziren lurraldeak, India beraz gain, Pakistan, Myanmar, Bangladesh, Maldivak, Thailandia, Malasia, Indonesia, Timor eta Filipinak ziren, hau da, Hego-ekialdeko Asia bezala ezagutzen den lurralde guztia.

Nahasmena Amerika aurkitu ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristobal Kolon Amerikara iritsi ondoren, lurralde hau, lehen aipaturikoaren zati bezala hartu zen, Espainiaren zerbitzura zegoen Ameriko Vespucio kartografo florentziarraren azterketek, kontinente berri bat zela frogatu zuten arte. Indiak izena, ordea, mantendu egin zen, Mendebaldeko Indiak izena emanez Amerikari, Ekialdeko Indietatik bereizteko, hau da, hasieran aipaturiko asiar lurraldeak. Erabilera honen arrastoak, gaur egun zaharkitua dagoena, Amerikako jatorrizko herriak izendatzeko erabiltzen den "indiar" izen ezagunean ikusten da.

Lurraren tamainarekiko, izen hori, benetako Indien ia antipodetan zegoen kontinente bati eman zioten. XV. mendeko Europan, Amerikaren existentziarik ez zen ezagutzen, horregatik, Lurraren biribiltasuna adierazten zuten teoriek, bat, "Indietara" (Malasia, India, Filipinak, Timor...) honela Marko Polok deituak, Indietako produktu baliotsuen bila joateko egin zuen ibilbidea oinarri hartuta, horien artean lurrinak, zeta eta harribitxiak zeudelarik, espeziak, piperrautsa, kanela eta iltzea, europarrentzako espezia hauek oso garrantzitsuak baitziren, jakiei usai hobea ematen ziela eta, eta Ekialdean aurkitzen zirenak, mendebalderantz nabigatuz hel zitekeela zioten.

Kristobal Kolon Guanahanira iritsi zenean, Indietara iritsi zela erabat ziur zegoen, eta, horregatik, bertako biztanleei, indiar izena eman zieten. Hala ere, izena, ofizialki erabiltzen jarraitu zen, eta, egundaino, milioika pertsonek, jatorrizko amerikarrei indiar izena ematen diete. Ez da Indiekiko akats bakarra. Ozeano Barea ere, Panamaren inguru bereziagatik "hegoaldeko itsasoa" deitua zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]