Ihara Saikaku
Itxura
Ihara Saikaku | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nakatsu (en) , 1642 |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Yariyamachi (en) , 1693ko irailaren 9a (50/51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea eta antzerkigilea |
Lantokia(k) | Osaka |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | ukiyozōshi (en) Danrin school (en) |
Izengoitia(k) | 鶴永, 二万翁 eta 西鵬 |
Genero artistikoa | ukiyozōshi (en) Bunraku (en) haikai (en) |
Ihara Saikaku (japonieraz: 井原 西鶴 , Osaka, 1642 - ib., 1693ko irailaren 9a) , Hirayama Tōgo (japonieraz: 平山藤五 ) jaioa, japoniar idazlea izan zen. Haikuak egiten hasi zen eta trebetasun handia lortu zuen genero horretan. 1682an eleberri bat idatzi zuen: Gizon limuri baten bizitza. Eleberri horren arrakastak markatu zuen Ukiyo-Zoshi (ohiturazko eleberri errealista) delako generoaren hasiera. Ihara Saikukuren beste obra batzuk dira: Emakume limuri baten bizitza (1686); Bost emakume limuri (1686); Pederasten ispilu handia (1687); Japongo biltegi handia (1688), aberats berriei buruzko 30 kontakizun. Osakako merkatarien giroan hezia izan zen, eta behatzaile bikaina ageri da haren lanetan. Bere pertsonaiak gizarte burgesetik ateratzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ihara Saikaku |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |