[go: up one dir, main page]

Edukira joan

ISO 8601

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datak estandar honen arabera honelaxe idazten dira: UUUU-HH-EE.

ISO 8601 arauak datak eta orduak zehazteko erabiltzen den idazkera estandarra markatzen du. Idazkera estandar honek plataforma anitzen arteko migrazioa errazten du. Ezkerretik eskuinera denborarik luzeenetik laburrenera ordenatzeko irizpidea jarraitzen da.

Gregoriotar egutegian dago oinarrituta.

Adibidez, egun zehatz bat adierazteko, UUUU-HH-EE idatziko genuke, non UUUU urtea den, HH hilabete zenbakia, 0-ak barne (02: otsaila) eta EE eguna, 0-ak barne (09: hilak 9)[1]. Euskaraz data adierazteko moduarekin bat egiten du nazioarteko estandarrak.

Adibidez:

2024ko hazilaren 10a, 2024-11-10.

1867ko hazilaren 7a, 1867-11-07.

ISO 8601 honek data eta ordua batera emateko estandar bat ere proposatzen du, horretarako 24 orduko eredua erabiltzea proposatzen da:

Esate baterako, 2022ko irailaren 27a + arratsaldeko seiak, ISO 8601 estandar honi jarraiki, honelaxe idatzi beharko genuke:

2022-09-27 18:00:00.000.

Adibidean, ordua islatzeko 18:00:00.000 horretan, 18 horrek arratsaldeko seiak adierazten du, (12+6); + 00 minutu; + 00 segundo; + 000 milisegundo. Horrenbeste zehaztasun beharrezkoa ez denean, maiz, segundoak edota milisegundoak ez dira aipatuko, eta bertsio estandar sinplifikatua emango da:

2022-09-27 18:00.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «ISO - ISO 8601 — Date and time format» ISO (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]