[go: up one dir, main page]

Edukira joan

IHOBE

Wikipedia, Entziklopedia askea
IHOBE
Datuak
Motaerakunde autonomoa eta negozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Historia
Sorrera1983
webgune ofiziala

IHOBE Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailari atxikitako erakunde publiko bat da[1]. Ingurumena hobetzearen alde lan egiten du, politika publikoetan ingurumen-irizpideak txertatuz.

2023ean, 59 pertsonak osatzen zuten taldea (43 emakumek eta 16 gizonek), batez beste 48,5 urte dituzte eta % 86k goi-mailako titulazioa[2].

Enpresekin, Administrazio Publikoarekin eta herritarrekin lan egiten du, eta honako palanka hauetan oinarritzen da: Berrikuntza, Digitalizazioa, Proiektuen Kudeaketa Aurreratua eta Lankidetza.

  • Jasangarritasunerantz aurrera egiteko politikak sostengatzen ditu.
  • Ezagutza eta esperientzien trukea errazten duten sareak eta aliantzak bultzatzen ditu.
  • Klima- eta ingurumen-ekintza azkartzeko ikuspegi eta metodologiak proposatzen ditu.

Garapen iraunkorraren irizpideak defendatzen ditu, eta dituen helburuak (2024) hauexek dira

  • 1.Helburua. Politika publikoetan ingurumen-jasangarritasuna txertatzea.
  • 2.Helburua. Tresnak hedatzea Ekonomia zirkularrari, Klima-aldaketari, Lurzoruaren babesari eta Ingurumen-jasangarritasunari buruzko politiketan.
  • 3.Helburua. Ezagutza aplikatuaren transferentzian erreferentea izatea lortzea.
  • 4.Helburua. Enpresak, erakunde publikoak eta herritarrak ekintza jasangarrira mobilizatzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ihobe - Ihoberi buruz» www.ihobe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  2. «Ihobe · Memoria 2023» www.ihobe.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]