Hussein Ali Montazeri
Hussein Ali Montazeri (persieraz: حسینعلی منتظری&; Najafabad, Isfahan probintzian, 1922ko irailaren 22a - Qom, 2009ko abenduaren 19a) irandar irakaslea eta xiiten buruzagia da izan zen.
Isfahaneko Teologia Eskolan ikasi zuen, eta Zientzia eta Filosofiako irakaslea izan zen Qomeko Teologia Eskolan. 1960ko hamarraldian, Khomeini imanaren ikasle izan zen. 1963an, xahren nekazari-erreformaren istiluetan, atxilotu egin zuten. Hurrengo urtean, Khomeini buruzagia bisitatu zuen Iraken. Handik itzuli zenean, atxilotu egin zuten berriz ere, eta Irango nekazari-inguruetara bidali zuten 1963-1964an. 1980an, Qomera itzuli zen, eta irakasle gisa lan egiten zuen han. 1985ean, Khomeini imanaren jarraitzaile ofizial izendatu zuten. Baina zenbait apaizek atzera bota zuten, erlijioaren hierarkian beheregi zegoelako. Hala, saiatu zen erlijio-liburuak irakurtzen eta Korana erakusten, buruzagien piramidean gorantz egiteko asmoz. Alderdien konstituzioaren aldeko agertu zen, islamismoaren barruan betiere, eta baita hauteskunde libreen eta iritzi-askatasunaren alde ere. Bere herrialdeko gobernuaren aurrean jarrera kritikoa izan baitzuen, Jakintsuen Biltzarra uztera behartu zuten. 1997an, etxean atxilotuta egotera behartu zuten Khamenei aiatolah kritikatzeagatik, eta 2003ra arte egon zen egoera horretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.