[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hodei konputazio

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hodei konputazioa edo cloud computing interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.

Teknologia honen bidez lor daitezkeen zerbitzuak, CPU-n eta memorian oinarritako konputazio unitateak dira, normalean zerbitzariak. Hodei konputazioaren ezaugarririk nabarmenena zerbitzu hauen handitze mugagabea/bukaezina da. Honek abantaila handia eskaintzen ditu hodei konputazioa erabiltzaileentzat: aplikazioaren berehalako eskalatze (escalado)automatikoa, hasierako inbertsioa saihesten du eta ICT-en adimenaren premia gutxitzen du, erabiltzaileak bere negozioan kontzentratzen utziz. Hodei konputazioaren definizioa osatzeko zerbitzu edo errekurtsoen deslokalizazio kontzeptua sartu beharra dago. Errekurtso fisikoak non dauden kokatuta ere, zerbitzu hauek interneteko edozein puntutatik eskuragai daude. Izan ere, normalean ez da ezaguna errekurtsoen kokapena, ezta beren distribuzioa ere, eta protokolo estandarren bidez atzitzen dira, SSH edo HTTP -ren bidez hain zuzen ere.

Kontzeptu guzti hauek bateratuz, NIST organismoak Hodei Konputazioaren definizioa osatu du: “Hodei Konputazioa, konputazio errekurtsoei (sareak, zerbitzariak, memoria, aplikazioak eta zerbitzuak) nonahiko eta eskaintzapean sarbidea eskaintzeko modeloa. Errekurtso hauek norberak itxuratu ditzake (autoconfigurables) eta oso azkar eta ahalegin gutxirekin, hornitzailearengan, hornitu ahal dira”

Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeian” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe. IEE Computer Societyren arabera, hodei konputazioaren paradigman informazioa behin betiko gordetzen da interneteko zerbitzarietan eta bezeroen konputagailuetako aldi baterako katxeetara bidaltzen da. Nahiz eta PCen potentzia asko handitu den, zati handi bat alferrik galtzen da, xede orokorreko makinak izanik. Hodei konputazioak baliabideen banaketa eraginkorrago bat ahalbidetzen du.

Hodei konputazioa softwarea zerbitzu gisa hartzen duen kontzeptu bat da, Web 2.0-k eta beste batzuek bezala. Gai amankomuna zera da: interneten gaitasuna erabiltzaileen konputazio beharrak asetzeko. Hodei konputazioaren adibideak bezala, ondokoak aipa daitezke: Amazon EC2, Google Apps, eyeOS eta Microsoft Azure.

Zerbitzu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerbitzu motak Hodei Konputazioan.

Hodei konputazioan hiru zerbitzu mota nabarmendu ditzakegu. Hirurengan ezaugarri komuna, erabiltzailea errekurtso hardware kudeatzen ez dituela delarik:

  • IaaS (ingelesetik Infrastructure as a Service) : Hornitzaileak zerbitzari errekurtsoak (CPU, memoria, banda zabalera) zerbitzu bezala eskaintzen du. Adibidez: Amazon EC2 .
  • PaaS (ingelesetik Platform as a Service) : Hornitzaileak ez du errekurtso fisikoak zuzenki hornitzen. Honen ordez, aplikazioak garatzeko plataformak edo ingurugiroak eskaintzen ditu. Adibidez: Heroku .
  • SaaS (ingelesetik Software as a Service) : Hornitzaileak hodei konputazioaren errekurtso hardware eta software erabiltzen ditu aplikazio finala eskaintzeko. Adibidez: Gmail .

Hodeiko informatika ereduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei pribatu bat (ingelesez Private Cloud) - erakunde batek soilik erabiltzeko pentsatutako azpiegitura bat da, eta bertan hainbat erabiltzaile (adibidez, enpresa bateko dibisioak) barne hartu ditzake, baita erakunde honen bezero eta kontratistak ere. Hodei pribatu batek Erakundeak berak erabat jabetzakoa, kudeatua eta ustiapena izatea, edo hirugarren baten kudeaketaren esku egotea (edo bien konbinazioa).Fisikoki, hodei pribatu bat jabearen jurisdikzio barruan zein kanpoan kokatu daiteke.

Hodei publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei publikoa (ingelesez Public Cloud) - publiko orokorrak doan erabiltzeko moduko azpiegitura bat da. Merkataritza-, zientzia- eta gobernu-erakundeen jabetza, kudeatu eta ustiapena izan daiteke, edo hauen konbinazioa. Fisikoki, hodei publiko bat dago bere jabearen jurisdikzioan -zerbitzu hornitzailea.

Komunitate hodeia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitate hodeia (ingelesez Community Cloud) - helburu komunak dituzten erakundeetako kontsumitzaile-komunitate jakin batek (adibidez, misioak, segurtasun-baldintzak, politikak eta hainbat estandar betetzea) erabiltzeko pentsatutako azpiegitura mota bat da. Komunitate-hodei bat komunitate-erakunde batek edo hirugarren batek (edo horien konbinazio batek) elkarrekin izan, kudeatu eta kudeatu eta ustia daiteke, eta fisikoki bere jabearen jurisdikziotik kanpo egon daiteke.

Hodei hibridoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei hibridoa (ingelesez: hybrid cloud) bi hodei edo gehiagoren (pribatua, publikoa eta publikoa) bateratzea da, entitate bereiziak izaten jarraitzen dutenak, baina aldi berean konbinatuta dauden hodeiko informatika-eredu desberdinen abantaila guztiak eskaintzeko. Hainbat hodei hibrido aukera daude. Adibidez, erakunde batek datu sentikorrak gorde ditzake hodei pribatu batean, baina aplikazio hori hodei publikoko kontabilitate aplikazio batera konektatu. Hodei hibridoen kudeaketak hodei moten, baliabideen koordinazioaren, datuen segurtasunaren eta aplikazioen jarraikortasunaren arteko elkarlana ahalbidetzen du.

Zerbitzu-hornitzaileak hodeian gordetako datuak edozein unetan atzi ditzakeenez, segurtasun eta pribatutasun arazoak bereziki garrantzitsuak dira. Adibidez, hornitzaileak ustekabean edo nahita aldatu edo ezaba dezake informazioa; Gainera, hirugarrenekin informazioa trukatzeko aukera dago, lege-eskakizunen arabera. Erabiltzaileek, oro har, pribatutasun-politikak onartu behar dituzte hodeiko zerbitzuak erabili aurretik. Pribatutasun-erabakiek politika eta legedia barne hartzen dituzte, baita azken erabiltzaileek datuak gordetzeko metodoa aukeratzea ere. Erabiltzaileek hodeian prozesatutako edo gordetako datuak enkriptatu ditzakete baimenik gabeko sarbidea ekiditeko. Identitatea kudeatzeko sistemek hodeiko informatikan pribatutasun-arazoei irtenbide praktikoak eman ditzakete. Sistema hauek erabiltzaile baimenduak eta baimendu gabekoak bereizten dituzte eta objektu bakoitzaren eskura dagoen datu kopurua zehazten dute. Identitateak sortu eta deskribatuz, ekintzak grabatuz eta erabiltzen ez diren identitateak kenduz egiten dute lan.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ekologia digitala: zenbat kutsatzen dugu online?

Hodei konputazioak erabiltzaileei beraien datuak biltzeko euskarri fisikoen jabetza galarazten dienez (datuak flash USB edo disko gogor batera kopiatzeko salbuespena kontuan hartuta), datuen bilketa eta kontrola hornitzailearen esku uzten ditu.

Erabiltzaileen askatasuna mugatzeagatik eta zerbitzu hornitzailearen menpean uzteagatik ere kritikatua izan da. Batzuen iritziz, bakarrik erabili ahal izango dira hornitzaileak eskaini nahi dituen aplikazio eta zerbitzuak.

Free Software Foundationeko Richard Stallmanek hodei konputazioak erabiltzaileen askatasunak arriskutan jartzen dituela uste du, zeren eta erabiltzaileek beren pribatutasuna eta datu pertsonalak hirugarren baten esku uzten baitituzte. Gainera, ondokoa gaineratu du: "hodei konputazioa tranpa bat besterik ez da, jendea gero eta garestiagoak izango diren sistema propietario eta blokeatuak erosten derrigortzeko."

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]