[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hinojosa de Duero

Koordenatuak: 40°59′10″N 6°47′46″W / 40.986111111111°N 6.7961111111111°W / 40.986111111111; -6.7961111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hinojosa de Duero
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaJosé Francisco Bautista Méndez
Izen ofizialaHinojosa de Duero
Posta kodea37230
INEk ezarritako kodea37160
HerriburuaHinojosa de Duero (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°59′10″N 6°47′46″W / 40.986111111111°N 6.7961111111111°W / 40.986111111111; -6.7961111111111
Map
Azalera92,88 km²
Altuera599 m
MugakideakSaucelle, Bermellar, Lumbrales, La Redonda, Sobradillo, La Fregeneda, Freixo de Espada à Cinta eta Figueira de Castelo Rodrigo
Demografia
Biztanleria600 (2023)
−12 (2022)
alt_left 329 (%54,8) (%55) 330 alt_right
Dentsitatea6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaSA
hinojosadeduero.org

Hinojosa de Duero Salamancako udalerria da, El Abadengo eskualdean dagoena. Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan hain zuzen ere. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 747 biztanle zituen.

Salamankatik 105 km-tara dago eta Portugalekin muga egiten du.  Lur horren eremu bat Arribes del Dueroko parke naturalaren parte da, ingurune eta turismo balio handikoa. 92,28 km2-ko azalera du.

Erdi Aroko dokumentu batzuetan oinarrituz, jakina da antzinean “Finojosa” deitzen zela. Izen hori antzinako Leongo hizkeratik  dator, “mihilu asko dagoen lekua” esan nahi duena.

Bertako usadioei eta kulturari dagokionez, zenbait festa nabarmentzekoak dira:

  • San Juanak: Hinojosa de Dueroko jai nagusiak dira, ekainak 24a egun nagusia izanik. 5 eguneko iraupena izaten dute normalean, nahiz eta batzuetan astebetekoak ere izan diren. Festa horretan, tauromakia nabarmentzen da, herriko ohitura garrantzitsuenetariko bat izaten jarraitzen duena. Goizetan, zezenen edo betizuen entzierroa egiten da herriko kaleetatik, eta jendeak parte hartzen du korrika eginez. Arratsaldetan, zezenen korridak egoten dira herriko Pelota plazan eraikitzen duten zezen-plazan. Gauetan, musika eta dantza dago jendeak gozatu ahal izateko.
  • Hornazo: familia edo lagunekin mendira joan eta bertan eguna pasatzean datza. Janaria bertan prestatu ohi da, eta tradizioz, egun hauetan “hornazoa” deritzona jaten da (opil motako jakia, barrua txorizo, tuna edo beste gauzetaz hornitua).  Paskoko igande, astelehen eta astearteetan ospatzen da festa hau.
  • Feudal eguna: azken urteetan, abuztuko lehen larunbatean, Erdi Aroko festa bat egiten da, non herriko jende gehienak parte hartzen duen. Hinojosan gertatutako gertaera historiko bat antzezten da. Bertan, herriko jendea feudalaren (jaun feudalaren) kontra altxatu zen, ez zutelako bere jarrera onartzen, eta herritik botatzea lortu zuten. Egun osoan zehar, antzerki txikiak egoten dira eta baita dantzak ere.Gauean, feudala herritik bota ostean, Erdi Aroan girotutako afari bat egiten da ospatzeko. Erdi Aroan ohikoak ziren jakiak prestatzen dituzte eta garai hartako jantziez mozorrotzen dira. Ez dago platerik ezta mahai-tresnarik ere. Ogi biribil handiek egiten dute plateraren funtzioa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.