Hide and Seek (2005eko filma)
Hide and Seek (2005eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | Hide and Seek |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, misteriozko zinema, thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey (mul) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Polson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Barry Josephson (mul) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox Regency Enterprises (en) |
Edizioa | Jeffrey Ford (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Ottman |
Argazki-zuzendaria | Dariusz Wolski |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
hideandseekthemovie.com | |
Hide and Seek (euskaraz Ezkutaketa eta Bilaketa), 2005eko John Polson australiar zinema zuzendariaren beldurrezko thriller psikologiko film bat da. Robert De Niro, Dakota Fanning, Famke Janssen eta Elisabeth Shue aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, New Yorkeko estatua. David Callaway (Robert De Niro) newyorkar psikoanalistak bere emaztearen suizioak Emily (Dakota Fanning) alabari suposatu zion kolpe latzatik osatzen laguntzako, hiria laga eta neskatoarekin batera basoaren erdian dagoen etxe batean bizitzen jarriko dira, bizimodu lasaiagoak ongi egingo dielakoan. Baina lagundu beharrean, inguruak neskas oraindik eta gehiago aztoratzen duela dirudi, eta bere portaera gero eta kezkagarriagoa izango da. Neskatoa bere irudimenean sortutako Charlie deituriko lagun batez mintzatzen hasiko da, mehatxagarria eta beldurgarria dena, baina hasiera batean aitak gai honi buruz alaba ez du serioski hartuko. Herrian, Hafferty (Dylan Baker) sheriffa ezagutuko dute, etxea edozein gatazkatik defendatzeko zaindari lanetan arituko dena, baita Elizabeth (Elizabeth Shue) herriko emakumea, Elizabeth eta Davidekin maitasun harreman bati hasiera emango diote. Gainera, Elizabethen hiloba ere ezagutuko dute, Emilyk gorrotatzen duena, bai eta Laura (Melissa Leo) eta Steven (Robert John Burke) bizilagun berriak. Hasieran, Emilyk hitz bakar bat ere ez du ahoskatuko eta ezezagunekiko konfidantza eza agertuko du. Davidek bere alabak erreakzionatu dezan haren emaztearen metodoak erabiliko ditu, baina ezer ez du funtzionatzen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert De Niro: David Callaway
- Dakota Fanning: Emily Callaway
- Famke Janssen: Katherine Carson
- Elisabeth Shue: Elizabeth Young
- Amy Irving: Allison Callaway
- Dylan Baker: Hafferty sheriffa
- Melissa Leo: Laura
- Robert John Burke: Steven
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2005eko filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Dakota Fanningek antzeztutako filmak
- Famke Janssenek antzeztutako filmak
- Elisabeth Shuek antzeztutako filmak
- Amy Irvingek antzeztutako filmak
- Dylan Bakerrek antzeztutako filmak
- Melissa Leok antzeztutako filmak
- Josh Flitterrek antzeztutako filmak
- Brendan Sexton IIIek antzeztutako filmak
- James McCaffreyk antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Misterio filmak
- Thrillerrak
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Nortasun disoziatibo desorekari buruzko filmak
- Ospitale psikiatrikoetan girotutako filmak
- New Yorkeko estatuan girotutako filmak