Herbeherea Berria
Herbeherea Berria Nieuw Nederland | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1614 – 1667 1673 – 1674 | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Nicolaes Visscher IIaren mapa, | |||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||
Hiriburua | Amsterdam Berria | ||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Nederlandera[1][2] | ||||||||||||||||
Erlijioa | Herbehereetako Eliza Erreformatua | ||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||
Sorrera | 1614 | ||||||||||||||||
Desegitea | 1667-1674 | ||||||||||||||||
|
Herbeherea Berria (nederlanderaz: Nieuw Nederland; latinez: Nova Belgica edo Novum Belgium) XVII. mendeko Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren kolonia bat izan zen, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean. Aldarrikatutako lurraldeak Delmarva penintsulatik Cod lurmuturraren hego-mendebalderaino hedatzen ziren, baina koloniak egon ziren eremua murritzagoa zen, gaur egungo New York, New Jersey, Delaware eta Connecticut estatuen parteekin, bi herri txikirekin Pennsylvanian eta Rhode Islanden.
Kolonia Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainiak sortu zuen 1621ean, Ipar Amerikakoko larru merkataritza kapitalizatzeko asmoarekin. Kolonizazioa gelditu zuen konpariniaren kudeaketa txarragatik eta amerindiarrekin izandako gatazken ondorioz. Suedia Berria, Suediako Hegoaldeko Konpainiaren kolonia, hegoaldetik hedatu zen, eta ekialdeko muga ere berriro marraztu behar izan zen Ingalaterra Berriko Konfederazioaren hazkuntzaren ondorioz.
Koloniak hazkuntza handia izan zuen 1650ko hamarkadan, eta Ozeano Atlantikoaren iparraldean merkataritza portu garrantzitsuenen artean ezarri zen. Herbehereek Manhattango Fort Amsterdam 1664an errenditu zuten, Bigarren anglo-herbehereetar gerraren baitan. 1673an berriro konkistatu zuten, baina Westminsterreko ituna (1674)ren ondorioz itzuli behar izan zuten. Itun horrek Hirugarren Anglo-herbehereetar gerrarekin amaitu zuen.
Herbeherea Berriko biztanleak europar kolonoak ziren, amerindiarrekin eta Afrikatik inportatutako esklaboekin batera. Amerindiarrak kontuan hartu gabe, koloniaren populazioa 1.500 eta 2.000 artekoa zen 1650ean, eta 8.000 eta 9.000 artean Ingalaterraren esku geratu zenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «New Netherland Dutch» exhibitions.nysm.nysed.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Ingelesez) Shorto, Russell. (2003-11-27). «Opinion | The Un-Pilgrims» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).