Henrike Sullykoa
Henrike Sullykoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1282 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | 1336ko urtarrilaren 27a (53/54 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Henri III de Sully, Lord of Sully | ||
Ama | Marguerite de Beaumez | ||
Ezkontidea(k) | Q55370685 | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak |
Henrike IV.a Sullykoa (1282 – 1336) frantziar noblea izan zen, Filipe II.a Nafarroakoaren diruzaina eta 1317tik aurrera botilari nagusia («grand bouteiller») izandakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enrique III.a Sullykoa eta Margarita Beaumetzekoaren semea, Joana Vendômekoa (1275-1309) ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituen.
Filipe Ederraren kontseilaria, Filipe Poitierskoaren lagun min bilakatu zen. 1316an errege bilakatu zenean, «grand bouteiller» izendatu zuen.
Diruzain nagusi edo «souverain du trésor» izendatua, hiru laguntzaile izan zituen: Jean Billouart, Gui Florent eta Garin de Senlis. Erresumaren administrazioa asko burokratizatu zuen.[1] Diplomatikoa ere izan zen, erregea eta Eudes Borgoinakoaren arteko adiskidetzea bultzatu zuen eta 1318an Joan XXII.aren aurrean enbaxadorea izan zen.
1322an Filipe II.a hil zenean, Karlos Burusoilak Sullyren ordez Pierre de Rémi diruzain izendatu zuen.[2] Hala ere, 1329an, Nafarroako Erresumako gobernadore izendatu zuten Filipe III.a Nafarroakoak hala izendatua. Zenbait negoziaketa zuzendu zituen Granadako Erresumaren aurkako gurutzada bat hasteko baina proiektua ez zen gauzatu. 1335ean, Aragoiko Erresumaren aurkako gerra hasi zenean, Erresuma defendatu zuen.