Helikasa
Helikasa izaki bizidunentzako ezinbesteko prozesuetan parte hartzen duen funtsezko entzima da, DNAren erreplikazioan, transkripzioan, birkonbinazio genetikoan, DNAren konpontzean eta erribosomaren biogenesian hain zuzen ere[1]. DNAren kateak banatzen ditu erreplikazio edo transkripzio burbuilak eratuz[2]. Helikasen aniztasun handia existitzen da.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helikasa E. coli bakterioan aurkitu zen lehenengo, 1976. urtean[3] eta "DNA deskiribiltzen duen entzima" gisa deskribatu zen. Aurreneko helikasa eukariotikoa 1978an aurkitu zen zitori lorean (Lilium sp)[4]. Giza zeluletako helikasa 1990. urtean isolatu zen aurrenekoz[5] eta helikasa mitokondriala 1992an.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helikasaren funtzioa DNAren kateak lotzen dituzten base nitrogenatuen arteko hidrogeno loturak haustea da, horrela kate biak banatu eta beharrezkoak diren entzimak erreplikazio edo transkripzio burbuilan sartu ahal izateko.
Azken ikerketen arabera helikasek ez dute burbuila zabal dadin itxaroten, haiek ere aktiboki hartzen dute burbuilaren sorreran topoisomerasarekin batera. Burbuila batean mutur bakoitzean helikasa batek egiten du lan, burbuila gero eta handiagoa bihurtuz. Behin lanean hasita DNA kate bakoitzaren fosfodiester loturetan zehar joaten da aurrera eta hidrolasa motako entzima denez ATP edo GTP molekulek gordetako energia askatuz lortzen du hidrogeno loturak haustea.
Helikasek in vivo hobeto lan egiten dute in vitro baino, burbuila zabalik mantentzen duten proteinek laguntzen baitiote zelula bizietan.
Helikasa aniztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helikasa ugari existitzen dira. E. coli bakterioan esate baterako 14 aurkitu dira eta giza zeluletan 64 RNA helikasa eta 31 DNA helikasa ezberdin[6]. Guztiek funtzio bera duten arren prozesu ezberdinen parte izateak eragiten du helikasen aniztasun hori.
Helikasek oligomerizazio ezberdinak agertzen dituzte. Badira hexameroak (AdnB), dimeroak eta baita monomeroak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Redirecting» linkinghub.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ (Ingelesez) Wu, Yuliang. (2012-07-19). «Unwinding and Rewinding: Double Faces of Helicase?» Journal of Nucleic Acids 2012: e140601. doi: . ISSN 2090-0201. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ a b Patel, Smita S.; Donmez, Ilker. (2006-07-07). «Mechanisms of helicases» The Journal of Biological Chemistry 281 (27): 18265–18268. doi: . ISSN 0021-9258. PMID 16670085. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ (Ingelesez) Hotta, Yasuo; Stern, Herbert. (1978-05-16). «DNA unwinding protein from meiotic cells of Lilium» Biochemistry 17 (10): 1872–1880. doi: . ISSN 0006-2960. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ Tuteja, N.; Tuteja, R.; Rahman, K.; Kang, L. Y.; Falaschi, A.. (1990-12-11). «A DNA helicase from human cells» Nucleic Acids Research 18 (23): 6785–6792. doi: . ISSN 0305-1048. PMID 1702201. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ Umate, Pavan; Tuteja, Narendra; Tuteja, Renu. (2011-01). «Genome-wide comprehensive analysis of human helicases» Communicative & Integrative Biology 4 (1): 118–137. doi: . ISSN 1942-0889. PMID 21509200. PMC 3073292. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).