Hattula
Hattula | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Hattulan kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Jatorrizko Tavastiako esk. Hämeenlinnako azpiesk. | |
Alkatea | Heidi Rämö | |
Sorrera | 1868 | |
| ||
Koordenatuak | 61°03′20″N 24°22′15″E / 61.05556°N 24.37083°E | |
Azalera - Ur-azalera |
427,39 km² [1] 69,58 km² (%16,3) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
9.703 (2014.04.30) [2] 27,12 bizt/km² (2012) [3] % 98,5 (ofiziala) % 0,3 % 1,2 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) |
Hattula Finlandiako Kanta-Hame lurraldeko udalerria da. Herria ez da 10.000 biztanlera iristen, eta bertako jendea nekazaria eta sozial-demokrata sutsuak izateagatik ezagunak dira, nahiz eta azkenengo bozketetan gutxigatik irabazi zuten.
Zer ikusi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria ez da ezaguna turismoagatik, baina hainbat interes-gune daude bertan. Hattulako ardoa ezaguna da iparraldean, eta hainbat eskurtsio antolatzen dira bertako ardoa dastatzeko Finlandia osoan.
Gurutze Santuaren Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko eliza garrantzitsua. XV. mendetik irauten duen Finlandia osoko eliza bakanetakoa. XVI. mendehasieran eginiko margolanak ondo konbertsuak daude eta Bibliako 180 istorio errepresentatzen dituzte. Zurezko 40 eskultura ere elizan daude, zaharrenak XIV. mende hasierakoak.
Museo Militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako museo militar bakarra da. 1939. urtean, II. Mundu Gerran erabiliko tankeak erakusten dira bertan, sobietarrek guda irabazi ondoren itzuli zizkienak eta 1961. urterarte erabiliak izan zirenak.
Kolekzioak 50 tanke ditu eta beste hainbat ibilgailu, hala nola T-34 errusiarrak eta "Sturmgeschütz III Ausführung G" alemaniarrak. Noiz behinka exibizioak eskaintzen dira, batez ere Laponiako Gerra oroitarazten dutenak.
Inkala Jauregia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazal-lurraldeko jauregia. Alajärvi lakuaren oinetan eraikia 1810. urtean. Sauna bat dago bertan eta egun batzuk gelditzeko aproposa da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Suomen pinta-ala kunnittain. Maanmittauslaitos. 2014.04.30
- ↑ Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2014.04.30
- ↑ Väestorekisterikeskus 2012