[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hapi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hapi
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak

Hapi, Jainkoen aita, bizitzailea eta emankortasun eta ugalkortasunaren sortzailea egiptoar mitologian.

Biluzik dagoen gizona, larruazal berde edo urdinekoa, bizarduna, tripandia eta emakumearen eroritako bularrekin, loto landare bat buruan duela. Bi Niloak sinbolizatzen dituzten bi edalontzirekin. Beste batzuetan bi antzar bururekin. Palmondo adar batekin, denboraren neurtzaile bezala.

Hapi, Nilo ibaiarekin lotuta dagoen jainkoaren izena da, Egiptoko ibai handia, aldi berean errealitate fisiko eta mitologikoa zuena. Niloren garrantzi sinbolikoa, bere ertzetan lupetz emankorra utzi eta ertzak uholdez bustitzen dituenean aberastasuna sortzeko duen ahalmenagatik datorkio. Gainera, Horusen semea zen.

Hep izena, Egiptoko aro aurredinastikotik dator. Gebel el-Silsilako eskualdera lotua. Uste zutenez, Bigehko leize batean bizi zen, ur-jauzietatik gertu, bere igel jainkosa harenarekin, nondik urtero irteten zen uholdea sortzeko.

Hapi, Osiris eta Nunekin lotuta zegoen.

Bereziki Elefantinan gurtua izan zen, eta ehun bat kaperatan Niloren luzera osoan zehar. Tenplu gehienen harresietan ere irudikatua zegoen. Badaude jainko honen omenezko haitzulo kaperak Gebel el-Silsilan, baina ez zuen bere gurtzarako tenplurik izan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]