[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hamish Bond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamish Bond

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHamish Byron Bond
JaiotzaDunedin1986ko otsailaren 13a (38 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaDurham
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMassey University (en) Itzuli
Otago Boys' High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria eta txirrindularia
Pisua85 kilogramo, 91 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: hamish-bond Edit the value on Wikidata

Hamish Bond, (Dunedin, 1986ko otsailaren 13an jaioa) Zeelanda Berriko arraunlaria da

2007an, Munduko Arraun Txapelketan, lemazain gabeko laukoan, urrezko dominaren irabazle taldearen kide izan zen Bond. Pekinen, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak egin aurretik, Bond, ofizialki, 1000. Olinpiar izendatu zuen Zeelanda Berriak, baina, akats bat zela medio, 1002ra zuzendu zuten geroago

2012an, Bond Massey Unibertsitatean graduatu zen, Enpresen Administrazioan lizentziatu (finantzetan espezializatua) eta finantza plangintzako graduondo tituluez. [1]

Bond bizikletan ere lehiatu izan du; 2009an, Zeelanda Berrian, elite mailan aritu zen Sam Bewley herrikidearekin batera; Southlandeko Itzulian, Zookeepers-Cycle Surgery taldearekin ibili zen.[2]

Bond, arraunean egindako zerbitzuengatik, Zeelanda Berriko Merituaren Ordenako kide bihurtu zen 2013an.[3]

Bondek hiru Udako Olinpiar Jokotan hartu zuen esku: Londres 2012 (Londres), Rio 2016 (Rio de Janeiro) eta Tokio 2020 (Tokio) hiru urrezko domina lortuz. Tokion lehiatu zuen taldea hauek osatzen zuten: Hamish Bondek berak, Thomas Mackintoshek,Thomas Murrayk, Michael Brakek, Daniel Williamsonek, Phillip Wilsonek, Shaun Kirkhamek, Matt MacDonaldek eta Sam Bosworthek.

Nazioarteko emaitzak arraunketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres Erresuma Batua Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Zortzikoa
Munduko arraunketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2007 Munich Alemania Alemania 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko laukoa
2009 Poznan Polonia Polonia 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2010 Karapiro Zeelanda Berria Zeelanda Berria 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2011 Bled Eslovenia Eslovenia 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikotea
2013 Chungju) Txinako Herri Errepublika Txina 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2014 Amsterdam Herbehereak Herbehereak 1. postua, urrezko domina Skull bikoitza
2017 Amsterdam Herbehereak Herbehereak 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa
2015 Aiguebelette-le-Lac Frantzia Frantzia 1. postua, urrezko domina Lemazain gabeko bikoa

Txirrindularitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtea

  • Zeelanda Berriko Erlojupeko Txapelketan 3. postua, brontzezko domina
  • Ozeaniko Erlojupeko Txapelketan 3. postua, brontzezko domina

2018

  • Zeelanda Berriko Erlojupeko Txapelketa 1. postua, urrezko domina
  • Ozeanoko erlojupeko txapelketa 1. postua, urrezko domina

2019

  • 2. Zeelanda Berriko Erlojupeko Txapelketan 2. lekua, zilarrezko domina

2020. urtea

  • Zeelanda Berriko Erlojupeko Txapelketa 1. postua, urrezko domina
  • Zeelanda Berriko Meritu Ordena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. . Originaletik Artxibatua 2014-12-18an. 2014-12-09an begiratua.
  2. BBC News (8 de junio de 2012). «Hamish Bond profile». BBC News.
  3. .«New Year Honours List 2013». Department of the Prime Minister and Cabinet. 2012-12-31. Originaletik Artxibatua 2013-01-01ean. 2012-12-31an begiratua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]