[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Grimsby

Koordenatuak: 53°34′03″N 0°04′48″W / 53.5675°N 0.08°W / 53.5675; -0.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Grimsby
Grimsby
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Midlands
Ingalaterrako konderri zeremonialaLincolnshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaNorth East Lincolnshire
Izen ofizialaGrimsby
Jatorrizko izenaGrimsby
Geografia
Koordenatuak53°34′03″N 0°04′48″W / 53.5675°N 0.08°W / 53.5675; -0.08
Map
Demografia
Biztanleria88.243 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01472
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBanjul, Bremerhaven, Dieppe eta Tromsø

Grimsby Lincolnshire-ko Humber estuarioko portu-hiria da, Ingalaterran. North East Lincolnshire autoritate unitarioaren administrazio gunea da 1996az geroztik. Kondairaren arabera, Grimsby IX. mendean sortu zuen Grim Danimarkako arrantzaleak.

Grimsby daniarrek sortu zuten IX. mendean, nahiz eta zazpi mende inguru lehenago zonaldean kokaturiko langile erromatarren herri txiki baten zenbait lekukotasun dagoen. Humber estuarioan itsasoratzen zen babeslekuan kokatua, Grimsbyk, hurbiltzen ari ziren ekaitzen aurrean, itsasontziei babesleku aproposa emango zien. Ipar Itsasoko arrantza gune aberatsetarako ere ondo kokatuta zegoen.

XII. mendean zehar, Grimsby merkataritza eta arrantza portu bihurtu zen, eta koroarentzat hamabigarrena izan zen zerga-sarrerei dagokienez. Hiriari Ingalaterrako Joan I.a erregeak eman zion gutuna 1201ean. Lehenengo alkatea 1218an ezarri zuten.

Grimsby-k, Immingham-ek eta Cleethorpes-ek batera osatzen dute Great Grimsby izenarekin ezagutzen den arlo ekonomikoa. Grimsby Handiko ekonomiaren sektore nagusiak janaria eta edaria, portuak eta logistika dira; energia berriztagarriak, produktu kimikoak eta prozesuen eta euskarri digitalen industriak.

Grimsby eta Immingham portua Erresuma Batuko porturik handiena da tona-kopuruaren arabera.Humber estuarioko sakonera handiak negozioei Europa kontinentalera eta harago sartzeko aukera eskaintzen die. Humber estuarioan, Europako merkataritza-ibilbiderik jendetsuenetako batean, leku pribilegiatua dago ur sakonetan, eta Erresuma Batuko merkataritza-bizitzan funtsezko papera betetzen du. Portuan Associated British Ports-ek (ABP) lan egiten du, britainiar portu talderik handiena eta nagusia. Grimsby eta Immingham-ek eta ABP-ko 19 portuek Erresuma Batuko sarea osatzen dute, imajina daitekeen zama mota guztiak kudeatzeko gai dena.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]