[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Greziako Alderdi Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greziako Alderdi Komunista
Κομμουνιστικό Κόμμα Ελλάδας
Kommounistikó Kómma Elládas
Idazkari nagusiaDimitris Koutsoumpas
Sorrera1918ko azaroaren 4a
Egoitza nagusia145 Leof. Irakliou, 142 31, Atenas
Ideologia politikoaAbertzaletasun ezkertiar
Euroeszeptizismo
Antiinperialismo
Nazioarteko kidetzaAlderdi Komunisten eta Langileen Nazioarteko Topaketa
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
www.kke.gr

Greziako Alderdi Komunista (grezieraz: Κομμουνιστικό Κόμμα Ελλάδας, Kommunistikó Kómma Elládas), ezagunagoa haren sigla KKEengatik (orokorrean "ku-ku-e" edo "kapa-kapa-épsilon" ahoskaturik), Greziako alderdi politikorik zaharrena da.

1917ko urriko Iraultza Boltxevikeak mundu osotik alderdi komunistak sortzeko bidea eman zuen. 1918an Avraam Benaroyak, Tesalonika Langile Sozialisten Federazioaren buru zen irakasle sefardiak, Greziako Langileen Alderdi Sozialista (SEKE) (Akronimo: SEKE, greziera: Σοσιαλιστικό Εργατικό Κόμμα Ελλάδας, Sosialistiko Ergatiko Komma Elladas). Alderdia bost kideko Batzorde Zentral batekin hasi zen.

Iritzi politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Grezia Europar Erkidegoan sartzearen aurka mintzatu zen. Horrez gain, Maastrichteko Itunaren aurka jarri zen baita Europar Batasunaren hedapenaren aurka ere.

2012ko behar baino lehenagoko hauteskunde parlamentarioetan KKE alderdiaren programa honakoa zen: "langileen boterearen eta herri-ekonomiaren lorpena, irteera Europar Batasunetik eta aldebakarreko zorraren kitapena, ekoizpen-bideen sozializazioa, herri ekoizpen kooperatiben sorrera, nazio-plangintza herrialdearen garapen baliabideen erabilerarako, langileriarekin eta behetik-gorako herri kontrolarekin".

Estalinismoaren aurkako hainbat ezkertiarrek KKEari Stalinek garatu zuen "sozialismoa herrialde bakarrean" kontzeptuari atxikitzea egozten diote. Izan ere, Aleka Paparigak haren mintzaldian Greziak bere burua aski izan dezan sozialismoa nazio-mailan obra dezakeela esan zuen.

KKEren herri aliantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi honek hainbat erakunde eta elkarte klasista eta iraultzaileekin harreman biziak ditu. Erakunde haue hainbat eremukoak dira gazte-eremukoa, sindikatu-eremukoa, emakumeen eremukoa, ikasle-eremukoa, nekazarien eremukoak, langile autonomoen eremukoa eta merkatarien eremukoa:

Idazkari Nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SΕΚΕ
1. Nikolaos Dimitratos 1918ko azarotik - 1922ko otsailera
2. Yannis Kordatos 1922ko otsailetik - azarora arte
3. Nikolaos Sargologos 1922ko azarotik - 1923ko irailera arte
4. Thomas Apostolidis 1923ko irailetik - 1924ko abendura arte
ΚΚΕ
1. Pandelis Pouliopoulos 1924ko abendutik - 1925ko irailera arte
2. Eleftherios Stavridis 1925ko irailetik - 1926ko irailera arte
3. Pastias Giatsopoulos 1926ko irailetik - 1927ko martxora arte
4. Andrónico Chaitas 1927ko matxotik - 1931ko azarora arte
5. Nikolaos Zachariadis 1931ko azarotik - 1936ra arte
6. Andreas Tsipas 1941ko uztailetik - 1941ko irailera arte
7. Georgios Siantos 1942ko urtarriletik - 1945ra arte
- Nikolaos Zachariadis 1945tik - 1956ra arte
8. Apostolos Grozos 1956an
9. Konstantinos Koligiannis 1956tik - 1972ra arte
10. Charilaos Florakis 1972tik - 1989ra arte
11. Grigoris Farakos 1989tik -1991ra arte
12. Aleka Papariga 1991tik - 2013ra arte
13. Dimitris Koutsoumpas 2013tik -

Hauteskunde-emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data Hauteskunde motak Botoak % Parlamentariak
1926
Parlamentua
41 982
%4.37
10
1928
Parlamentua
%1.4
0
1929
Senatua
%1.7
0
1932
Parlamentua
58 223
%4.97
10
1932
Senatua
%3.91
0
1933
Parlamentua
%4.5
0
1935
Parlamentua
%9.59
0
1936
Parlamentua
%5.8
15
1951
Parlamentua
*
%10.57
10
1952
Parlamentua
*
%9.55
29
1958
Parlamentua
*
%24.42
60
1974
Parlamentua
464 787
%9.47
8
1977
Parlamentua
480 272
%9.36
11
1981
Parlamentua
620 302
%10.93
13
1985
Parlamentua
629 525
%9.1
12
1989ko ekaina
Parlamentua
855 944††
%13.1
28
1989ko azaroa
Parlamentua
734 611††
%11
21
1990
Parlamentua
677 059††
%10.3
19
1993
Parlamentua
313 087
%4.5
9
1996
Parlamentua
380 167
%5.61
11
2000
Parlamentua
379,517
5.53%
11
2004
Parlamentua
436 573
5.9%
12
2007
Parlamentua
583 654
%8.15
22
2009
Parlamentua
517 154
%7.54
21
2012ko maiatza
Parlamentua
536 072
%8.48
26
2012ko ekaina
Parlamentua
277 179
%4.5
12
Oharrak:
Beste alerdi politikoekin.
Fronte Batuaren partea bezala.
* Ezker Batu Demokratikoaren partea bezala, denboraldi horretan legez-kanpo zegoen Alderi Komunistaren babes legala.
Ezker Batua koalizioaren partea bezala.
†† Ezkerra eta Aurrerapenaren Koalizioaren partea bezala.

Europako Parlamentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data Botoak % Parlamentariak
1981
729 052
%12.8
3
1984
693 304
%11.6
3
1989
936 175††
%14.3
4
1994
410 741
%6.3
2
1999
557 365
%8.7
3
2004
580 396
%9.5
3
2009
425,963
%8.4
2
Oharrak
†† Ezkerra eta Aurrerapenaren Koalizioaren partea bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak eta erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]