Gozo uhartea
Gozo | |
---|---|
Bertako izena | Għawdex |
Geografia | |
Kokapena | Mediterraneo |
Uhartedia | Maltako uhartedia |
Azalera | 67 km² |
Politika | |
Herrialdea | Malta |
Hiri populatuena | Victoria |
Hiri populatuenaren biztanleria | 6.901 |
Ministroa | Anton Refalo |
Gizartea | |
Biztanleria | 37.342 bizt. |
Dentsitatea | 557 |
Talde etnikoak | Maltatar |
Gozo (malteraz: Għawdex, ˈaˤːw.dɛʃ ahoskatua)[1] Maltako uhartediko uharte bat da, Mediterraneo itsasoan. Tamainaz, herrialdeko bigarren handiena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gozok, 67 km²ko hedadura du, eta bere biztanleria 30.000 pertsonakoa da, horietatik 6.000, uhartearen hiriburu den Victorian bizi direlarik.
Maltako uhartetik 6 kilometro ipar-mendebaldera dago, eta arrautza forma du, 14 kilometroko luzerarekin eta 7,25 kilometroko zabalerarekin bere punturik zabalenean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jendea, uharte honetan bizi izan da K.a. 5000. urtetik, Ġgantijan egitura megalitiko batzuk utzi zituztenak. Neolitoko lehen biztanleak, beharbada, Siziliatik joandakoak ziren.
1551. urtean, otomandarrek eta pirata barbaroek, uhartea konkistatu zuten eta 5.000 eta 6.000 pertsona artean esklabo bihurtu zituzten, Tarhuna Wa Msalatara bidaliz, Libian Mġarr ix-Xiniko portutik bidaliak izan ziren.
Gozoren historia, gainontzeko Maltarenari oso lotua egon da, eta gogoratu ezin diren garaietatik egon da Maltari lotuta, 1798ko urriaren 28a eta 1800eko irailaren 5a arteko autonomia epe labur batean izan ezik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Gozorentzako Maltar Ministerioa
- (Ingelesez) PhotoGlobe: Gozo
- (Ingelesez) Gozo & Comino - GuidetoMalta.net
- ↑ Grenville Temple. (1836). Excursions in the Mediterranean. , 200 or..