[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Goragalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goragalea
Jatorria
Egilea(k)Jean-Paul Sartre
Sorrera-urtea1930(e)ko hamarkada
Argitaratze-data1938
IzenburuaLa Nausée
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
OCLC8028693
Ezaugarriak
Genero artistikoaEleberri filosofikoa
Hizkuntzafrantsesa
Albrecht Dürer margolariaren Melancholia lana.

Goragalea Jean-Paul Sartre idazle eta filosofo frantziarraren lehen eleberria izan zen. Eleberriaren lehen testua 1931ean idatzi zuen, idazleak 26 urte zituelarik. 1934an eta 1936an jatorrizko testuari aldaketak egin zizkion. Behin-betiko bertsioa 1938koa da. Hasiera batean liburuak beste izenburu zuen, Melancholia, Albrecht Dürer margolariaren lan bati erreferentzia eginez. Gallimard argitaletxea ez zegoen ados eta, azkenean, La Nausée izenburuarekin plazaratu zen. XX. mendeko literaturaren lan garrantzitsuenetariko bat da.

Liburua editoreen ohar batekin irekitzen da, zeinean jasotzen baita ondorengo orrialdetan Antoine Roquetinen egunerokoak irakurriko direla. Egunerokoakoak 1932an idatzi izan omen ziren. Antoine Bouvillen (Frantzia) bizi den gazte bat da, Erdialdeko Europan, Ipar Afrikan eta Ekialde Urrunean zehar bidaiatu ondoren, Rollebongo markesari buruzko ikerketa historiko bat amaitzen ari dena. Egunerokoa datarik gabeko orri batekin hasten da, non protagonistak eguneroko bat idazteari, nola idazteari eta zeregin horrek izan dezakeen zentzuari buruz hausnartzen duen. Ondorioa hau da: ulertzeko idazten dela, bere burua ulertzeko, alegia.[1]

Goragalea eleberriak Sartreren esperientzia pertsonalak eta autobiografikoak islatzen ditu baina batez ere Bigarren Mundu Gerran bultzatu eta zabaldu zen existentzialismoaren gaineko tesiaren azalpenaren hasiera da; ideia horiek Sartrek aurretik Izatea eta ezereza izenburuko saiakera filosofiko batean landu zuen. Liburuaren euskarazko bertsioan esaten den bezala "kontzientziaren eleberria izateaz gain, absurdoari eta abenturari buruzko ikerlan filosofiko serio baterako abiapuntua da".[2]

Liburuaren gaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira. Garrantzitsuenak hauek dira: heriotza, historia, aurrerapena, automatismoa, errebolta... Egileak irakurleari eleberri honen bidez berez buruari gizakiaren eta haren bizi-helburuaz gainerari galdetzeko gonbite egiten dio. Beste idazle batekin nolabaitezko adostasuna erakutsiz, Albert Camusekin Sartrek gizakiaren bizitza hutsa dagoela dio. Horren aurrean, errealitate horretaz kontzientea den gizakiak goragalea sentitzen du.

Euskarazko itzulpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarara Monika Etxebarriak ekarri zuen, 2003an plazaratuz, Alberdania eta Elkar argitaletxearen eskutik, Literatura Unibertsalaren bildumaren 109. zenbakia. ISBN: 978-84-9783-092-8.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]