Google Assistant
Google Assistant | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 0.1.601924805 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Wear OS (mul) , Android Auto (mul) eta Chrome OS |
Sarrera gailua | voice user interface (en) |
Programazio-lengoaia | C++ |
Irakur dezake | Wear OS (mul) , Android Auto (mul) eta Chrome OS |
Ekoizpena | |
Garatzailea | |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Google Duplex (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
assistant.google.com |
Google Assistant Google-k garatutako asistente birtual pertsonal bat da (laguntzaile adimentsua), mugikorretan eta etxerako smart home gailuetan erabilgarri dagoena. Google Now-k ez bezala, Google Assistant-ek bi norantzetako elkarrizketak jardun ditzake.
Assistant-en estreinaldia 2016ko maiatzean izan zen, Google-ren Allo mezularitza aplikazioaren eta baita ahotsarekin funtzionatzen duen Google Home gailuaren bitartez ere. Hasieran, Pixel eta Pixel XL smartphonetan soilik erabili zitekeen baina 2017ko otsailaz geroztik, beste Android gailuetara hedatu zen, baita Android Wear smartwatch-etara ere, eta iOS sistema eragilerako aplikazio propioa maiatzean argitaratu zen. Gainera, hainbat gailuetarako hedapena garatzen ari da, adibidez, auto eta etxetresnetara.
Erabiltzailearen sarrera-bide nagusia ahots naturala da, hala ere, teklatu bidezko sarrera ere eskuragai dago. Google Now-k bezala, Assistant-ek Internet-bilaketak egin ditzake, gertaerak eta alarmak planifikatu, gailuaren hardware ezarpenak konfiguratu eta erabiltzailearen Google kontuaren informazioa erakutsi. Googlek adierazi du asistenteak kameraren bitartez objektuak identifikatzeko ere gai izango dela, baita produktuen erosketa eta abestien identifikaziorako euskarria izango duela. Gainera, adierazi da 2018ko udararako planifikatu dela Assistant-en oinarritutako pantaila adimendua.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Assistant 2016ren maiatzaren 18an ezagutzera eman zen Google I/O konferentzian, Google Home bozgorailu adimendua eta Allo mezularitza aplikazioaren parte izanda. Google-ren zuzendari exekutiboak, Sundar Pichaik, azaldu zuen Assistant elkarrizketarako esperientzia gisa diseinatua izan zela, “gailuen artean hedatzen den ingurune esperientzia”.[1] Hilabete horretan, Google-ek asistenteari “pertsonalitate” gehiago garatu zitzaion, Ryan Germick, Google Doodle-en burua, eta Emma Coats, Pixar-eko animatzaile ohiaren laguntzaz.[2]
Plataformaren hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, Allo aplikaziotik eta Google Home gailutik kanpo, Google Assistant-en sistema-mailako integrazioa soilik Pixel eta Pixel XL smartphonetan eman zen.[3] 2017ko otsailean, Googlek adierazi zuen asistentea Android Marshmallow (6.0) edo Nougat (7.0) sistema eragilea zuten smartphonetan eskuragai izaten hasi zela, ingelesezko merkatuan.[4][5] Asistentea ere Android Wear 2.0 daramatzaten gailuetan integratua izan da[6] eta Android TV[7][8] eta Android Auto[9] sistemetako hurrengo bertsioren batean gehituko da. 2017ko urrian, Google Pixelbook eramangarria Google Assistant zeraman lehenengoa bihurtu zen[10] eta geroago Google Pixel Buds entzungailuetara integratu zen.[11] 2017ko abenduan, Googlek adierazi zuen Android Lollipop (5.0) zeramaten smartphonetan ere eskuragarri egongo zela Google Play Services zerbitzuaren eguneratze bati esker, eta baita Marshmallow eta Nougat zeramaten tabletetan ere.[12]
2017ko maiatzaren 15ean, Android Police webguneak informatu zuen Google Assistant iOS sistema eragilera ere integratuko zutela aplikazio bereizi bati esker.[13] Informazio hori Google-en garatzaileen konferentzian baieztatu egin zen bi egun geroago.[14][15]
2018ko urtarrilean, Consumer Electronics Show erakusketan, Assistant-en oinarritutako lehen pantaila adimendunak erakutsi ziren.[16] Lenovo, Sony, JBL eta LG marketako pantailak erakutsi ziren.[17] Gailu hauek Google Duo bideo deiak egiteko ahalmena dute, baita YouTube-ko bideoak, Google Maps-en argibideak, Google Calendar-en plangintzak eta kamera adimendu baten edukiak erakusteko eta Google Home gailuen zerbitzuekin lan egiteko ahalmena ere.[18] Gailu hauen lehen argitaratzea 2018ko udarako planifikatua dago baita garatzaileentzako euskarria urte bukaerarako ere.
Garatzaileentzako euskarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko abenduan, Google-ek “Actions on Google” atera zuen, Google Assistant-erako garatzaileentzako plataforma bat. Actions on Google-ek garatzaileei ahalmena ematen die beren zerbitzu propioak Assistant-en integratzeko, horrela erabiltzailearen esperientzia areagotuz.[19][20] 2017ko martxoan, Google-ek erreminta berriak sartu zituen plataformara, jokoen sorrerak sustatzeko.[21] Hasieran soilik Google Home bozgorailura mugatuta zegoenez, Actions on Google Android eta iOS gailuetara eskuragarria bilakatu zen 2017ko maiatzean,[22][23] non aplikazio direktorio bat ere aurkeztu zen asistentearen produktu eta zerbitzu bateragarriekin.[24] Garatzaileen parte-hartzea sustatzeko, Google-ek lehiaketa bat aurkeztu zuen, non kategorien arabera irabazleak aukeratuko zituen; adibidez, “Best app by students” (ikasleak garatutako aplikazio hoberena) edo “Best life hack” (bizitzarako “hack” edo aplikazio erabilgarri hoberena). Lehiaketaren lehen postuaren irabazleari Google-en 2018ko garatzaileen konferentziarako sarrerak, 10.000$ eta Google-eko kampusaren ibilaldi bat irabaziko ditu eta bigarren eta hirugarren postuen irabazleak 7.500$ eta 5.000$ irabaziko dituzte, hurrenez hurren, baita Google Home gailu bat ere.[25]
2017ko apirilean, “software development kit” (SDK) garapenerako tresna-multzoa argitaratu zuen, horrela garatzaileek beren gailu propioetan Google Assistant inplementatzeko ahalmena eskuratuz.[26][27] Dagoeneko integratua izan da Raspberry Pi[28][29] gailuetan, Audi eta Volvo autoetan[30][31] eta hainbat “smart home” etxetresnetan; adibidez, hozkailuetan, garbigailuetan eta labeetan hainbat erakundeengandik garatuak (iRobot, LG, General Electric eta D-Link).[32][33][34] 2017ko abenduan, Google-ek SDK eguneratu zuen, horrela gailu gutxi batzuentzako eskuragarri zeuden ezaugarriak beste gailuetara ere hedatuak izateko. Esate baterako, “Actions on Google”, testu-bidezko elkarrekintzak, hizkuntza gehiagoren sarrerak eta erabiltzaileei kokapen geografiko jakin bat ezartzeko ahalmena ere.[35]
Elkarrekintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Assistant-ak, Google Now zerbitzuak bezala, Internetean bilaketak egin ditzake, gertaerak eta alarmak ezarri, hardware-ezarpenak aldatu eta Google kontuaren informazioa erakutsi dezake. Google Now-ek ez bezala, Assistant-ek bi norantzetako elkarrizketak izan ditzake erabiltzailearekin, Google-en lengoai naturalaren prozesamenduaren algoritmoa erabiliz. 2017ko otsailean, Googlek azaldu zuen Google Home gailuaren erabiltzaileak Google Express zerbitzuaren bidez ahotsarekin erosketak egiteko ahalmena izango zutela, Estatu Batuetako hainbat dendetatik.[36][37] Gainera, asistenteak erabiltzaileak ezarritako erosketa-zerrendak kudea ditzake.
2017ko maiatzean, Assistant-ek teklatu-bidezko sarrera izateko ahalmena eta erantzun ikusgarriagoak izango zituelakoaren berri eman zen,[38][39] baita kameraren bidez objektuen identifikazio bisuala egiteko ahalmena izango zuela[40][41] eta diru-bidalketak egiteko ahalmena izango zuela ere.[42][43] Teklatuaren erabilpenaren bidez, erabiltzaileak ikus dezakete egin dituzten kontsulta guztiak historia modura, sarrerak editatzeko eta ezabatzeko ahalmenarekin gainera. Assistant-ek erabiltzailea bilaketa-sarreren ezabatzearen berri ohartarazten du esanez bilaketa-historia oso erabilgarria zaiola etorkizuneko erantzunak hobeagoak izateko.[44] 2017ko azaroan, asistenteak abestiak identifikatzeko ahalmena lortu zuen.[45][46]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Lynley, Matthew. «Google unveils Google Assistant, a virtual assistant that’s a big upgrade to Google Now» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google wants to make its next personal assistant more personable by giving it a childhood» Digital Trends 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Pixel ‘phone by Google’ announced» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «The Google Assistant is coming to Marshmallow and Nougat Android phones starting this week» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Lunden, Ingrid. «Google Assistant, its AI-based personal helper, rolls out to Nougat and Marshmallow handsets» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Report: Android Wear 2.0 to launch February 9» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «The Google Assistant is coming to Android TV» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Google Assistant is coming to Android TV later this year» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant comes to every Android phone, 6.0 and up» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Field, Matthew. (2017-10-04). «Google launches Pixelbook as first laptop with Google Assistant» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Pixel Buds review: Google Assistant makes a home in your ears» VentureBeat 2017-11-11 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Lardinois, Frederic. «Google Assistant is coming to older Android phones and tablets» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google will announce Assistant for iOS soon, in the US only at launch» Android Police 2017-05-15 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Hey Siri, Google Assistant is on the iPhone now» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Dillet, Romain. «Google launches Google Assistant on the iPhone» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant is coming to smart screens, rivaling Amazon Echo Show» wbir.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «CES showed us smart displays will be the new normal» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google is introducing a new Smart Display platform» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant will open up to developers in December with 'Actions on Google'» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google opens up its Assistant actions to developers» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Game developers rejoice—new tools for developing on Actions on Google» Google Developers Blog (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Third-party actions will soon work on Google Assistant on the phone» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Perez, Sarah. «Google Actions expand to Android and iPhone» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant gets an app directory with categories and sample commands» Android Police 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google is offering up to $10,000 to developers making Google Assistant actions» Android Police 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «The Google Assistant SDK will let you run the Assistant on anything» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Anybody can make a Google Assistant gadget with this new toolkit» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google voice control comes to the Raspberry Pi via new DIY kit» Android Authority 2017-05-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «You can now use Google’s AI to add voice commands to your Raspberry Pi» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Wants Android and Its Assistant to Power Your Car Too» Bloomberg.com 2017-05-15 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Audi and Volvo will use Android as the operating system in upcoming cars» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant can now control more appliances and smart home devices including Roomba, LG, GE, and D-Link» Android Police 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «LG and GE add Google Assistant support to fridges, washers, ovens, and more» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant makes its way to your large home appliances» CNET 2017-05-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Google’s latest Assistant SDK updates make third-party speakers smarter» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant now helps with your shopping on Google Home (updated)» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Home now lets you shop for everyday items with your voice» CNET 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «You can finally use the keyboard to ask Google Assistant questions» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant now accepts typed and verbal cues» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Google Assistant will soon search by sight with your smartphone camera» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Lens is a powerful, AI-driven visual search app» Engadget (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant will soon support sending money with your Google account» Android Police 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «You'll soon be able to send money with Google Assistant» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant on Android now has query history that you can edit or delete» Android Police 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ «Google Assistant can now tell you what song is playing near you» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Google Assistant can finally recognize music and songs, rolling out now» 9to5Google 2017-11-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Siri laguntzailea
- Microsoft Cortana, Microsoft-en laguntzailea.
- Chatbot
- Chatterbot zerrendak
- Adimen artifiziala