Go A
- Artikulu hau Ukrainako musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goa (argipena)».
Go A | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Kiev |
Musika mota | folktronica (en) |
Urteak | 2012 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Universal Music Polska (en) Moon Records |
Kateryna Pavlenko Ihor Didenchuk (en) | |
Informazio gehigarria | |
go-a-band.com | |
Go_A (ukraineraz: Ґоу_Ей:, transliteratuta Gou Ei, hala nola Go A ahoskatzen den ingelesez) Ukrainako elektrofolk musika talde bat da, 2012an lehen aldiz sortua Kieven. 2021ko Eurovisión Abesti Lehiaketan Ukraina ordezkatu zuen "Shum" abestiarekin, eta bosgarren postua jarri zuten finalean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika elektroniko modernoa eta erro etnikoak konbinatuko zituen talde bat osatzeko ideia Taras Xevtxenkorena izan zen 2011n, baina musikariekin lan egiteko lehen saioak 2012an egin ziren.[1] Urte horretan Kateryna Pavlenko abeslaria bandarekin elkartu zen ordezko abeslari gisa 2012an, baina gerora abeslari nagusia bilakaru zen.
2020. urtearen hasieran, Pavlenko eta Go-Ak Vidbir 2020 lehiaketan parte hartu zuten, Ukrainako selekzio sistema 2020ko Eurovisioko Abesti Lehiaketarako, "Solovey" abestiarekin. Irabazi zuten, eta prest zeuden Eurovision 2020rako, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz, lehiaketa bertan behera utzi zen[2]. Hala ere, 2021rako, aurreko urtekoa ontzat eman zuten Ukrainan, eta Go_A Ukrainaren ordezkari izan zen Eurovision 2021ean "Shum" abestiarekin. 5. postu orokorra lortu zute, baina bigarrena bozketa publikoan, Måneskin irabazleen atzertik bakarrik[3]. 2021eko maiatzaren 24an iritsi zen "Shum" lehen postura iritsi zen Spotify Viral 50ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Про гурт "Go-A" | Телерадіокомпанія "ВЕЖА". .
- ↑ (Ingelesez) «Go_A will represent Ukraine in Rotterdam» Eurovision.tv 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
- ↑ (Ingelesez) «Grand Final of Rotterdam 2021» Eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).