Georgi Parvanov
Itxura
Georgi Sedeftxov Parvanov (bulgarieraz: Георги Седефчов Първанов; Sirixtnik, 1957ko ekainaren 28a) bulgariar historialari eta politikaria da. Bulgariako presidentea izan zen 2002tik 2012ra.
Parvanovek historia ikasi zuen Sofiako Unibertsitatean eta Bulgariako Alderdi Komunistaren historian espezializatu zen. 1981ean historialari gisa sartu zen Bulgariako Alderdi Komunistaren Historia Institutuan. 1990eko apirilean Alderdi Komunista Bulgariako Alderdi Sozialista bihurtu zen. Parvanov 1994an aukeratu zuten diputatu, eta 1997an eta 2001ean berrautatu zuten.
2001ean aukeratu zuten Bulgariako presidente, eta 2006an berrautatu zuten. Bere herrialdea NATOn eta EBn sartzea babestu zuen.