[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gabela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gabela, modu orokorrean, kontsumo orokorreko produktu bati kargatzen zaion zerga da, hots, zeharkako zerga.[1] Historia ekonomikoan, maiz erregistratzen da, beste zerga mota batzuekin alderatuz, kobratzeko erraztasunagatik. Bereziki gatzari aplikatzen zitzaion zergekin lotzen da izena.

Gatzari zerga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatzari buruzko gabela, jatorriz siziliarra, oso garrantzitsua izan zen Frantziako Antzinako Erregimenean. 1683 eta 1685 urteen artean Frantziako erregetzak gabela Nafarroa Beherean ezarri zuenean, Aintzilako herritarren matxinada eragin zuen, Ugarreko gatzagen ustiaketa zela-eta.[2] Lehenago ere izan ziren protestak Baionan (1623) eta geroago ere bai, Hazparnen 1783an.[3] [4]

Antzerako zergak egon ziren Espainia eta beste herrialde batzuetan. Atzeragarriak izatearen kritika jaso zuten, txiroak aberatsak baino gehiago kaltetzen zituelako, azken horiek zergak ordaintzetik libre baitzeuden, klase pribilegiatukoak izateagatik, edo zegokion kontsumo ondasunaren ekoizpen propioa izateagatik (orokorrean jakiak). Gatzari zegokionez, modu pribatuan eskuratu ahal izatea ezohikoa zenez, zerga unibertsalagoa izaten zen. Kasuren batean, gatza eta gatzagak estanko edo monopolio gisan erabiltzen ziren, beste erregalia batzuk bezala, erregearen onurarako. Monarkak kontratu bidez utz zezakeen, edo pertsona soil bati utzi edo, halaber, noble edo eklesiastikoren bati hobari gisan eman.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  2. (Frantsesez) Gonzalez, Maya. (2006-03-10). «La gabelle en Basse-Navarre: La saline d’Ugarre à l’époque de Louis XIV (1683-1692)» La gabelle en Basse-Navarre: La saline d’Ugarre à l’époque de Louis XIV (1683-1692) 338 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  3. (Gaztelaniaz) «GABELA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  4. Bilketa. «Emazteen matxinada Hazparnen 1784an» numerikoak.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]