[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Fuste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zutabe baten fustearen ildo bertikalak

Fustea, harroina eta kapitelaren artean dagoen zutabe zatia da.

Zutabearen gorputz nagusia da, Antzinako Egiptoren garaitik XIX. mendeko neoklasizismorarte erabili izan zena. Bera diseinua, erabat laua izatetik, hau da, inongo apaindurarik gabe, ildotuak edo marratuak, fustearen zentzu bertikalean, ildotu hau oso fina egitera iritsi zen bizkar kurboan nabarmenduz edo baita ildaskatua ere, muturretan koskak marradura bakoitzaren muturrean koskak dituela, bere forma, kapitelarenarekin edo harroinarenarekin lausotzeko.

Fusteak, landare apaindurak izatera iritsi ziren, ikusgarriagoak egiteko.

Ohi, fusteak, zentzu bertikalean zeuden sekzio itsatsi bezala eraikitzen ziren, greziarrek egin zituztenean, erdialdean konkortuak egitera iritsi ziren, perspektibako ikuspenak, proportziorik gabekoen itxura eman ez ziezaien, edo zilindrikoak ere badira, sendoera handiagoarekin bere barnealdeko zatian, gutxitzen doan sendoera fustea hazten edo luzatzen doan heinean.

Fusterik ederrena, beharbada, "salomonikoa" deitzen dena da, zutabe salomonikoan ikus daitekeena, diseinu okertu edo helikoidal bat duelako, mahatsondo hostoz eta mahats mordoz apaindua.

Fuste simulatuak ere badaude, tenplu katolikoen fatxadatara itsatsiak, estipiteak bezala, piramide moztu forma dutenak, baina zatirik estuena behealdean dutenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]