Fuerteventura
Fuerteventura | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pico de la Zarza (en) |
Mota | uharte |
Luzera | 98 km |
Zabalera | 28 km |
Azalera | 1.633 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°24′N 14°00′W / 28.4°N 14°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Kanariar uharteak |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Las Palmas |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Kanariar uharteak |
Fuerteventura[1][2] Afrikako kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiarena. Kanariar uharte handienetan bigarrena da; uhartediko hego-ekialdean dago. 89.680 biztanle zituen 2006an, eta 1.659 km2 ditu. Las Palmasko probintziaren barruan dago. Hiriburua Puerto del Rosario da.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizionalki, Fuerteventura izena bertan jotzen duten haize indartsuei egotzi zaio, gaztelaniazko fuerte viento (haize indartsua) esamoldetik. Era berean, ventura hitzak zoria ere esan nahi du, eta lotu izan da bertan egin zitekeen diruarekin[3].
Angelino Dulcerten 1339ko planisferioan izen horrekin agertzen da jada: «Forte Ventura», XIV. mendean zehar aldatu zen toponimia, elkarrekin idatzi zen arte. Gaur egungo teoriarik ezarrienak dio Antzinako Erroman Kanariek zuten izenetik datorrela: Fortunatae Insulae[4]. Plinio Zaharraren arabera uhartearen izena Planasia zen[5].
XV. mendean konkista baino lehen Erbania izena zuen, eta bi zatitan zegoen banatuta: Jandia eta Maxorata; hortik datorkio gaur egungo gaztelaniazko gentilizioa: majorero[6]. Uhartean maxo izeneko leku ugari ere badaude. Kolonizazioaren eraginez, jatorrizko guantxea galdu zen, eta gaur egun gaztelania hitz egiten da gehienbat. Hala ere, oraindik badira hainbat toponimo guantxe: Tuineje, Giniginámar, Tesejerague, Tefía, Triquivijate eta abar.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendirik altuena Pico de la Zarza da (813m).
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Fuerteventurako aireportua, 25 m (1981–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.5 | 30.8 | 34.0 | 38.0 | 36.8 | 41.6 | 43.0 | 41.0 | 37.9 | 36.5 | 34.8 | 29.5 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.6 | 21.0 | 22.2 | 22.9 | 24.1 | 25.8 | 27.3 | 27.8 | 27.5 | 26.1 | 24.0 | 22.0 | 24.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 17.6 | 17.9 | 18.9 | 19.5 | 20.6 | 22.5 | 24.0 | 24.6 | 24.4 | 22.9 | 20.9 | 18.9 | 21.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 14.7 | 14.8 | 15.5 | 16.0 | 17.1 | 19.1 | 20.8 | 21.5 | 21.2 | 19.8 | 17.7 | 15.9 | 17.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 8.0 | 8.0 | 8.0 | 9.5 | 11.6 | 13.0 | 14.0 | 15.0 | 15.0 | 12.0 | 10.5 | 9.0 | 8.0 |
Euria (mm) | 14 | 16 | 12 | 5 | 1 | 0 | 0 | 0 | 2 | 8 | 13 | 26 | 97 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 2.5 | 2.4 | 1.9 | 1.0 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.7 | 2.2 | 3.2 | 15.7 |
Eguzki orduak | 190 | 190 | 233 | 242 | 280 | 285 | 294 | 289 | 246 | 227 | 203 | 186 | 2836 |
Hezetasuna (%) | 68 | 69 | 68 | 65 | 66 | 67 | 69 | 71 | 72 | 73 | 71 | 71 | 69 |
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[7] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarren aurreko garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteko jatorrizko biztanleek, maxoek edo majoreroek, euren gaztelerazko bertsioan, bereber jatorria zuten. Uhartera, K. a. 1. milurtekoaren erdialdean iritsi zela pentsatzen da. Maxoen gizartea eredu tribal batean antolatzen da. Ekonomiaren oinarria abeltzaintza zen, eta landare-bilketarekin, arrantzarekin, itsaski-bilketarekin eta, beharbada, arkeologikoki dokumentatu gabeko nekazaritzarekin osatzen zen[8].
Europarrak iritsi aurretik uhartea bi erresuma indigenatan banatua zegoen, batzuk Guise erregearen jarraitzaileak eta beste batzuk Ayoserenak. Tribu hauen lurraldeak Maxorata (iparraldean) eta Jandia (hegoaldean) ziren, La Paredeko istmoan dagoen harresi batek banantzen zituen (oraindik partzialki kontserbatzen dena). Uhartearen antzinako izenak, Erbania, harresi honi erreferentzia egiten dio.
Uhartea Gaztelaren konkista gertatu baino askoz lehenagotik ezagutzen zen. Mallorcako, Aragoiko, Portugalgo edo Genovako merkatariek espedizioak egin zituzten, potentziek konkista eskubidea eztabaidatzen baitzuten.
Grabatu podomorfoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konkista eta kolonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro Modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea 6 udalerritan banatuta dago:
- Antigua (9.715 biztanle)
- Betancuria (715 biztanle)
- La Oliva (21.354 biztanle)
- Pájara (20.283 biztanle)
- Puerto del Rosario (35.293 biztanle)
- Tuineje (13.569 biztanle)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Toponimia sorpresiva. Fuerteventura.» BienMeSabe.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una a una, el origen del nombre de las islas Canarias» abc 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
- ↑ «PURPURARIAS Y AFORTUNADAS» elcanario.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
- ↑ «ÍNSULOAMAZIQ: Mahorata» web.archive.org 2013-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) AEMET. Valores climatológicos normales. Fuerteventura Aeropuerto. .
- ↑ (Gaztelaniaz) viajes, Turiscom: turismo y. «Los primitivos habitantes de Fuerteventura (Los Majos)» Turiscom: turismo y viajes (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).