Fot
Fot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | ? ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | runemaster (en) eta artista |
Fot (antzinako eskandinavieraz: Fótr) Upplandgo bikingoa izan zen, Uppland Suediako Erresuma Bikingoetan zegoen. Fot errunen grabatzailea (erilaz) izan zen eta bere lan batzuek haren sinadura erakusten dute. Hari buruz informazio gutxi dago, bakarrik XI. mendean lanean zebilela.[1]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako beste lurraldetan horrela ez bazen, Eskandinavian Goi Erdi Aroan, jende askok bazekien idazten eta irakurtzen, bai hezurren gainean baita ere egurren gainean.[2] Fot ezaguna da Urnes estiloan egin zuen lanengatik. Estilo honen ezaugarri nagusia azken garaietan irudi zoomorfoen presentzia zen.
Lan sinatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi dira Fot izena erakusten duten lanak. Rundata Suediako idazkun errunikoen datu-basearen arabera hauek dira:
- U 167, Östra Ryds
- U 177, Stav
- U 268, Harby
- U 464, Edeby
- U 605, Stäket
- U 638, Mansängen
- U 678, Skokloster, hau da ezagunetariko bat
- U 945, Danmarks.
Badira beste berrogei lan gehiago, haien estiloa dela eta, Foti egozten zaizkionak.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fot Upplandgo eta urnes estiloko maisu nagusietariko bat. Bere lanetan harriak kondu handiz aukeratzen zituen. Diseinuak uniformeak ziren, harmonikoak. Bere errunen artean × puntuazio ikurra ikus daiteke.[3] Garaian beste artisten artean eragin handia izan zuen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
U 945 harri errunikoa, Fotek sinatuta.
-
U 678.
-
Snottsta eta Vreta harri errunikoak U 329.
-
Jarlabankeko harri errunikoa U 127.
-
Jarlabankeko harri errunikoa U 164.
-
Jarlabankeko harri errunikoa U 165.
-
Jarlabankeko harri errunikoa U 212.
-
Jarlabankeko harri errunikoa U 261.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fot sarrera Nationalencyklopedin (1991).
- ↑ Vilka kunde rista runor?.
- ↑ Meijer, Jan (2007) Punctuation Marks on Viking Age Rune Stones: Amsterdamer Beiträge Zur Älteren ISBN 978-90-420-2256-0 81–82 or.