[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Formatu-ratio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Formatu-ratio komun batzuk: urdina (2,39:1) eta berdea (1,85:1) zineman erabilienak dira. Gorria (4:3) telebista tradizionalak etabiltzen zuen. Egungo telebistan 16:9 erabiltzen da.

Irudi baten formatu-ratio edo aspektu-ratioaingelesez: aspect ratio— honen zabalera eta altueraren arteko erlazioa da. Irudiaren zabalera altueragatik zatituz kalkulatzen da, eta “X.Y” moduan adierazten da.

Formatu-ratio komunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista tradizional baten pantailaren itxura-erlazioa 2009. urtera arte 4:3–koa zen. Gaur egungo telebistak, (definizio altua dutenek ere), panoramikoak moduan ezagututa, 16:9-ko itxura-erlazioa dute. 4:3ko pantaila baten 16:9ko irudiak ikustean pantailaren goi eta behealdean marra beltzak ikusiko dira

Zineman erabilitako itxura-erlazioak hurrengo hauek dira: 1.85:1 eta 2.39:1

Argazkigintzan aldiz, gehien erabilitako proportzioak  4:3 eta 3:2 dira, baina topa ditzakegu 5:4 , 7:5 eta 1:1 (laukia)

Gaur egungo ordenagailuetako monitoreek 16:9 ko erlazio-itxura dute, eta iraganean 4:3 eta 16:10-ekoak izan ziren.

Formatu-ratio zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Formatu-ratio batzuen konparazioa
4:3
3:2
16:9
1.85:1
2.39:1
2.75:1
4.00:1

Estandarra da eta emandako erresoluzioari dagokio 1280x1024, 17” pantailetan erabiltzen da, estandar hau  laukizuzen ia karratua da.

4:3 edo 12:9 (1.33:1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009 arte  PAL telebistan erabilitako estandarra izan zen; Ordenagailu-pantaila eta telebista askok ohiko estandar hau erabiltzen zuten, normalean plaza deitzen zutena.

3:2 edo 15:10 (1.50:1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilitako estandarra NTSC telebistako pantailetan ageri da soilik.

14:9 (1.55:1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estandarra ez da zabala, ezta karratua, 4:3 eta 16:9 telebistentzako aukera ematen du transmisioa jasotzeko.

16:10 edo 8:5 (1.60:1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15,4” estandarra urte batzuk atzera ordenagailuek eta bestelako pantaila elektronikoek erabiltzen zuten. Zinema ere estandarra da, baina 70 mm-ko itxura-erlazioa ez da nahastu behar.

16:9 (1.77:1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estandar hau 2009tik aurrerako ordenagailuetan eta definizio altuko telebistetan erabiltzen da. Zabala da eta maiz panoramika edo widescreen deritzote. Diagonalaren angelua 29,36ºkoa da. 1.77:1-ren baliokidea da.

1.85:1 (17:9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16: 9 ezagunak baino zertxobait zabalagoa da, zinemako estandar hedatuena da. Universal Picturesek 1953an sartu zuen.

2.00: 1 (18:9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Univisium bezala ezagutzen den formatu hau 1998an sortu zen, Vittorio Storaro film zuzendariak konponbide gisa erabili zuen 21:9 eta 16: 9 bateratzea, pantaila eta telebistak estandar berdinaren menpe egoteko.

2.33:1 (21:9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema-aretoetan eta film batzuk filmatzeko erabiltzen den estandarra da. 2009an PHILIPS konpainiak CINEMA 21:9 telebista merkaturatu zuen. Berriki Hego Koreako marka Lg-k ordenagailu monitore bat abiarazi du ezaugarri honekin

2.39:1 (12:5)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970etik aurrera 35mm anamorfiko. Gaurko itxura-erlazio anamorfoa (pantaila zabala) zinemetan ikusten dena da. Merkatuan Panavison edo CinemaScop moduan ezagutzen da. 2.40:1 moduan espezifikatzen da Blu-ray pelikulak estrenatzeko.

2.55:1 (23:9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CinemaScopen itxura-erlazio originala da 1954 arte, soinu optikoak filmei jarri aurretik. Hau ere Cinescope 55ren itxura-erlazioa izan zen.

2.59:1 (13:5)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinerama altuera osoan.

2.66:1 (8:3 edo 24:9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super 16mm negatiboaren argazki ateratzea da lente amorfoa duen gailuarekin.

2.76:1 (11:4)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultra Panavision 70 (65mm eta 1.25x konpresio anamorfikoa). 1962 eta 1966 artean erabili zen pila bat  pelikula egiteko, adibidez, Mad Mad Mad Mad World pelikula filmatzeko. Kamara MGM 65, ahala izendatu zuten UltraVisioni erreferentzia egiteko.

Polyvisionen erabilera urria, hiru irudiak 35mm 1.33:1 proiektatzen ditu. 1927an lehen aldiz erabili zuten Napoleon-en  Abel Gance-k idatzita.

Walt Disney konpainiak 360º ikuspegi zirkularra garatu zuten, 1955ean Disneylandian erabili ahal izateko. Bederatzi proiektagailu erabili zituzten 4:3, 35mm-koak, ikusleak guztiz inguratzen ditu irudia proiektatzean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]