Folka
Folka Ehiztaria, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jaunaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim bat da, Rohaneko hamairugarren erregea. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2804an jaio zen, eta Waldaren seme eta oinordekoa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronura, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2851n iritsi zen, bere aita, orko baten esku hil ondoren. Bere aita, Rohanen geratzen ziren guztiak ehizatuz mendekatu zuen, eta, honela, bere lurretatik kanporatzea lortu zuen. Ehiztari handi bat zen, baina, Rohanen orkoren bat bizirik geratzen zen bitartean, animalia basati bakar bat bera ere ez zuela ehizatuko agindu zuen.
Hamahiru urteko erregealdiaren ondoren, basapizti batek hil zuen, ehizatzen ari zen bitartean. Bere oinordekoa, bere seme Folkwine izan zen, 2864an.
Aurrekoa Walda |
Rohaneko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2851-2864 |
Ondorengoa Folkwine |