[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Euterpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euterpe
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZeus
AmaMnemosine
Bikotekidea(k)Strymon (en) Itzuli
Seme-alabakRhesus of Thrace (en) Itzuli eta Olynthus (en) Itzuli
Anai-arrebakKlio, Kaliope, Melpomene, Urania, Terpsikore, Erato, Polimnia eta Talia

Greziar mitologian, Euterpe[1] (antzinako grezieraz: Ευτέρπη, "Oso atsegingarria", "Genio atseginekoa", "umore onekoa"), musikaren musa da, gainontzeko musak bezala, Zeus eta Mnemosineren alaba. Bereziki, txirula jotzearen artearen babeslea zen. Oro har, lorez koroatua eta bere eskuetan txirula bikoitza daramatzala irudikatzen da. Beste batzuetan, beste musika tresna batzuekin irudikatzen da: biolinak, gitarrak, danborra, etab... Garai klasikoaren amaieran, olerkaritza lirikoaren musa bezala izendatzen zen eta eskuan txirula bat duela irudikatzen zen.

Gutxi batzuk, aulosa edo txirula bikoitza asmatu zuela diote, greziar mitologiaren aditu gehienek, ohore hori Atenea jainkosari ematen dioten bitartean, Marsiasen eta honek Apolorekin izan zuen dueluaren mitoan ezagutarazten den bezala. Estrimon ibaiak utzi zuen Euterpe haurdun. Bere seme Reso Traziakoak, traziar armada bat zuzendu zuen, eta Diomedesen esku hil zen Troian, Homerok Iliadan idatzi zuen arabera.

Bere izena, grezierazko eu (ondo) eta τέρπ-εω (poztu) hitzetatik dator.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.