[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Europa-Park

Koordenatuak: 48°16′06″N 7°43′15″E / 48.26833°N 7.72083°E / 48.26833; 7.72083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Europa-Park
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
Baden-Württembergeko baserri-barrutiOrtenau
Hiri ez den Alemaniako komunitateRust
Koordenatuak48°16′06″N 7°43′15″E / 48.26833°N 7.72083°E / 48.26833; 7.72083
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1975eko uztailaren 12a
Inaugurazioa1975eko uztailaren 12a
JabeaMack Rides (en) Itzuli
KudeatzaileaEuropa-Park GmbH & Co Mack KG
Izenaren jatorriaEuropa
Arkitektura
Azalera95 ha
Bisitariak urtean250.000
Webgune ofiziala

Europa-Park atrakzio parke tematikoa da, Alemaniako Rust udalerriko lurretan dagoena (Baden-Württemberg). Europako parke handienetarikoa da, eta bigarren bisitatuena[1]. Guztira 95 hektareako azalera hartzen du, hogei gune tematiko ditu, askotariko atrakzioez josiak (adibidez, hamalau errusiar mendi daude), egunero hainbat ikuskizun ekaintzen ditu, eta sei hotel, kanpin bat, tipi herri bat, zinema bat eta hitzaldi gune bat biltzen ditu. Ondoan Rulantica ur parkea du.

AECOM Theme Index 2020ren arabera, Europa-Park munduko 25 parke tematiko bisitatuenen artean 19. postuan dago, eta Europako bigarren parke tematiko bisitatuena da, Disneyland Paris ondoren[2]. Parkeak 5,4 milioi bisitari izan zituen 2022an. Rulantica parke akuatikoarekin batera, sei milioi bisitari baino gehiago izan zituen guneak.[3] Urte hartan ere, Amusement Today aldizkari estatubatuarraren Golden Ticket sariaren epaimahaiak Europa-Park "munduko parke tematiko onena" izendatu zuen zortzigarren urtez jarraian.[4]

bisitari kopurua urtez urte (milioitan)[5][6]
2009 4,25 2013 4,9 2017 5,7 2021 3
2010 4,25 2014 5 2018 5,72 2022 5,4
2011 4,5 2015 5,5 2019 5,75 2023
2012 4,6 2016 5,6 2020 2,5 2024

Europa-Park GmbH & Co Mack KG izeneko enpresak operatzen du Europa-Park. Mack familia zortzi belaunaldiz aritu da errusiar mendiak eta atrakzioak ekoizten, 1880tik. Roland Mack, Jürgen Mack anaia eta Thomas Mack eta Michael Mack Roland Macken semeak dira parkeko zuzendari nagusiak.[7] 2020/2021 zerga-ekitaldian, enpresa operatiboak 149,665 milioi euroko diru-sarrerak sortu zituen, eta 4.500 pertsona inguru enplegatu zituen (2022).[8]

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Egun bateko sarreren prezioa (2024): 3 urte arteko haurrek, dohainik; 4 eta 11 urte bitarteko haurrek eta 60 urte baino gehiagoko helduek, 52 €; 12 eta 59 urte bitarteko helduek; 61,5 €.
  • Aparkatzea: Parkearen ondoan milaka eta milaka toki daude aparkatzeko, baina denak dira ordaintzekoak: 10 € ibilgailu bakoitzeko (2024).
  • Jatea: Nahiz eta parkearen barnean dozenaka jatetxe eta janari postu dagoen, ez dago batere arazorik norberak nahi duen janari eta edari guztia sartzeko.

Parkea 20 arlo tematikotan banatuta dago, horietatik 16 Europako herrialdeak edo eskualdeak dira eta dagokien tokiaren benetako adierazgarriak izateko diseinatuta daude. Bisitariei egun bateko epean Europako hainbat herrialde ezagutu ahal izatearen sentsazioa emateko sortuak dira. Hauexek dira herrialde horiek (eta parentesi artean gune horiek ireki zituzten urteak): Italia (1982), Herbehereak (1984), Ingalaterra (1988), Frantzia (1990), Eskandinavia (1992), Suitza (1993), Espainia (1994), Alemania (1996), Errusia (1998), Grezia (2000), Portugal (2005), Islandia (2009), Luxenburgo (2016), Irlanda (2016), Liechtenstein (2023), eta Kroazia (2024).

Herrialde batekin loturarik ez duten arlo tematikoak dira Abentura Lurraldea (1978), Grimm anaien ipuinen basoa (2012an birdiseinatua) eta Minimoy-en Erresuma (2014).

Parke tematikoak pasealeku, gune tematiko eta parkeen eskaintza zabala du. Erakarpen nagusietako bat Silver Star errusiar mendia da, Suitzako Bolliger & Mabillard ingeniaritza bulegoak planifikatu eta Mercedes-Benz-ekin elkarlanean eraiki zutena.[9] Euro-Mir errusiar mendiak gondola birakariak ditu, beraz, bidaiariak uneren batean buruz behera gelditzen dira. Eurosat CanCan errusiar mendiaren paseoa Parisen gauez eginen litzatekeen hegaldi baten ilusioa sortzen duten efektu bereziekin diseinatuta dagoen esfera handi batean egiten da; Moulin Rouge-ren estiloan inspiratua. Badira ere, uretatik pasatzen diren errusiar mendiak, hala nola, Poseidon eta Atlantica Super Splash.[10]

Blue Fire Europa-Park-en abiatu zuten lehen errusiar mendia izan zen, motorraren abiatze lineala eta biratzeko elementuak barne hartzen dituena, hau da, begizta bat, bi lokarri-torloju eta bihotz-lerroko erroilu bat. Errusiar mendi hori 0 km/h-tik 100 km/h-ra 2,5 segundotan azeleratzen da, 110 km/h-ko abiadura maximoa lortzen du, 38 metroko altuera du eta 1.056 metroko luzera. 2012an, egurrezko lehen errusiar mendia inauguratu zuten: Wodan-Timburcoaster. Atrakzio horren ezaugarri berezietako bat da bideak gurutzatzen dituela Blue Fire eta Atlantic Supersplash atrakzioekin.

Europa-Parkeko atrakzioak, guneka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
GUNEA Izena[11] Irudia Deskribapena Altuera Luzera Abiadura Iraupena
Frantzia Frantzia (FR) Euro-Tower 360ºko ikuspegia izateko igogailu dorrea 75 m 3:37
Eurosat - CanCan Coaster Errusiar mendia (indoor) 25,5 m 922 m 60 km/h 3:18
Madame Freudenreich Curiosites Paseoa gondoletan dinosauro animatronikoen lorategian barna 5:50
Silver Star Errusiar mendia (hiper) 73 m 1.620 m 127 km/h 4:00
Alemania Alemania (DE) EP-Express Tren panoramikoa, zubi gainekoa eta gune artekoa 6 m 13:00
Voletarium Ikus-entzunezkoa, mugitzen diren eserlekuetatik ikusia 4:45
Tren panoramikoa Tren panoramikoa, lurrekoa
Ford auto zaharrak
Elf Ride
Jim Button Journey throught Morrowland
Puppet Boat Ride
Austria Alpenexpress Enzian Meategietako trena, errusiar mendia motorrarekin 6 m 264 m 45 km/h (28 mph) 1:40
Suitza Swiss Bob run Bobsled coaster 19 m 487 m 50 km/h (31 mph) 1:45
Errusia Euro-Mir Iltze birakaria 28 m 980 m 80 km/h (50 mph) 4:33
Suitza Matterhorn Blitz Sagu gorria 16 m 383 m 56 km/h (35 mph) 3:05
Grezia Errusiar ur-mendia Poseidon Ur-coasterra 23 m 836 m 70 km/h (43 mph) 4:00
Portugal Atlantikoa SuperSplash Ur-coasterra 30 m 390 m 80 km/h (50 mph) 3:35
Grezia Pegasus - The YoungStar Coaster Familia-coasterra 13 m 400 m 65 km/h (40 mph) 2:11
Islandia Su urdineko megakasterra Coaster jaurtia 38 m 1.056 m 100 km/h (62 mph) 2:30
Islandia Wodan Timbur Coaster Zurezko coasterra 40 m 1.050 m 100 km/h (62 mph) 3:25
ARTHUR - Minimoys-eko Erresuman ARTHUR Alderantzikatua, biraka, ildaskatua 13,5 m 505 m 31 km/h (19 mph) 4:30
Irlanda – Haurren mundua Ba-a-a Express Kiddie igeltsua 3 m 67 m 20 km/h (12 mph) 1:30
Kroazia Voltron Strykerren eskaiola 32,5 m 1.385 m 90 km/h (56 mph) 3:00

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Cuatro parques europeos en el TOP 20 del mundo y PortAven...» Instituto Coordenadas (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  2. «TEA/AECOM 2020 Theme Index and Museum Index: The Global Attractions Attendance Report» Themed Entertainment Association 2020.
  3. (Ingelesez) «Theme Index» AECOM.
  4. (Ingelesez) «The Golden Ticket Awards» goldenticketawards.com/ (Amusement Today) 2020-01-28.
  5. (Alemanez) Graefe, Lena. (2022-10-22). «Freizeitpark: Besucher des Europa-Parks» de.statista.com (Statista).
  6. (Alemanez) «Mehr als 6 Millionen Besucher im Europapark: 2022 war Rekord-Saison» swr.online (Südwestrundfunk) 2023-01-02.
  7. (Alemanez) Vetter, Philip. (2017-08-27). «Europapark: "Wir sind das Netflix der Branche"» www.welt.de (Die Welt).
  8. (Alemanez) «Jahresabschluss zum Geschäftsjahr vom 01.04.2020 bis zum 31.03.2021» Bundesanzeiger 2022-07-27.
  9. (Alemanez) Ruschmann, Dirk. (2006-09-27). «Nie vom Gas gehen» Bilanz (16): 66..
  10. (Alemanez) «Europa-Park: Achterbahnen für den Adrenalinkick» www.dertour.de (Dertour).
  11. (Alemanez) «Attraktionen» www.europapark.de (Europa-Park).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]