Euante (satelitea)
Euante (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 22,8 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (mul) , David Clifford Jewitt (en) eta Jan Kleyna (mul) |
Aurkikuntza-data | 2001eko abenduaren 11 |
Honen izena darama | Euanthe (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 25.624.400 km |
Periapsis | 15.973.600 km |
Ardatzerdi handia | 20.797.000 km |
Eszentrikotasuna | 0,2321 |
Orbita-periodoa | 620,49 egun |
Makurdura orbitala | 148,91 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 45 Pg |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2001 J 7 |
Euante (grekoa: Ευάνθη), edo Jupiter XXXIII, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euante satelite txikia da (3 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Sheppard, D. Jewitt eta J. Kleyna Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek aurkitu zuten, 2001eko abenduaren 11n.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euante satelite-izena mitologia grekoko Euante pertsonaian du jatorria; Euante grazien ama zen.
Hasieran, S/2001 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Euante behin betiko izena 2003ko abuztuan eman zitzaion.