Estrella de Diego
Estrella de Diego | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Estrella de Diego Otero | ||
Jaiotza | Madril, 1958 (65/66 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, katedraduna, ikertzailea eta arte-historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Estrella de Diego Otero (Madril, 1958) madrildar idazlea da, unibertsitateko arte-irakaslea, komisarioa eta ikertzailea.[1] Madrileko San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko osoa da.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De Diego Artearen Historian doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Arte garaikideko irakasle eta katedraduna da.[1] Helsinkiko Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten, eta Fullbright beka bat lortu zuen New Yorkeko Unibertsitateko Institute of Fine Arts-en. Handik gutxira, King katedra bete zuen bertan: Juan Carlos I of Spain of Spanish Culture and Civilization (1998-1999).[3] Bere ikerketaGeneroaren teorian, kolonien ondoko azterketetan eta Modernitatearen jatorrian oinarritzen da. Latinoamerikako arte garaikidean ere jartzen du arreta.[2]
Besteak beste, La mujer y la pintura en la España del siglo XIX lana idatzi zuen, 1987an argitaratutako doktore-tesia, El andrógino sexuado, Eternos ideales, nuevas estrategias de género (1992), Tristísimo Warhol (1995), Travesías por la incertidumbre (2005), No soy yo (2011), Rincones de postales (2014) edo El filósofo y otros relatos sin personajes (2000) fikziozko liburua, baita artikulu akademiko eta prentsa artikulu ugari ere.[4][2] El País egunkariko ohiko laguntzailea da.
Erakusketen komisarioa ere bada. De Diegok komisariatutako erakusketen artean, Warhol sobre Warhol (Madrilgo La Casa Encendida, 2007), Sophie Taueber-Arp (Malagako Picasso Museoa, 2009), Anna Bella Geiger, Geografia y Humana (Sevillako CAAC), Madrilgo Casa Encendida, Buenos Airesko Tres de Febrero Unibertsitateko Museo Nazionala, Liliana Porter (Gasteizko ARTIUM), Gala Salvador Dalí. Una habitación propia en Púbol (Bartzelonako MNAC, 2018) eta Berenice Abbott. Retratos de la modernidad (Madrilgo Mapfre Fundazioa, 2019). Espainiako ordezkaritza ere komisariatu du 1994ko Sao Pauloko 22. Biurtekoa eta 2001eko Veneziako 49. Biurtekoa.[1][5]
De Diego Espainiako Akademia Erroman Patronatuko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Fundazio Nagusiko, Cervantes Institutuko eta Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionaleko kidea da, eta Buenos Airesko Biurteko Fundazioaren (Muntref) aholku-kontseiluko kidea, Harvardeko Unibertsitateko Errege Ikastetxe Komplutentsea, Norman Foster Foundazioa eta Bartzelonako MACBA.[6][1]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010ean Sánchez Ruipérez Fundazioaren Irakurketari buruzko XI. Kazetaritza Saria jaso zuen.[7]
- 2011ko apirilean, Espainiako Ministro Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.[4]
- 2017-2018 ikasturtean Ida Cordelia Beam Selectished Professorship saria jaso zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «UCM-Departamento de Historia del Arte» www.ucm.es.
- ↑ a b c EFE. (23 de febrero de 2016). Estrella de Diego, nueva académica de Bellas Artes de San Fernando. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Estrella de Diego por Librotea» Librotea (El País).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b EFE. «Estrella de Diego reivindica el malentendido en su ingreso en la Academia» eldiario.es.
- ↑ «CONTEXT-ARTE: Entrevistas a artistas, comisarios y coleccionistas» www.contextarte.com.
- ↑ «La Real Academia de España en Roma estrena Patronato» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 10 de septiembre de 2018.
- ↑ «Estrella de Diego, XI Premio Periodístico sobre Lectura de la Fundación Germán Sánchez Ruipérez» abc 25 de noviembre de 2010.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from abuztua 2024
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo idazleak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Espainiako idazleak
- XXI. mendeko Espainiako idazleak
- Emakume ikertzaileak
- Espainiako saiakeragileak
- Emakume saiakeragileak
- Gaztelaniazko idazleak