[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Estranet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estranet (ingelesezko extended intranet esapidetik) Internet-en bidez intranet biren edo gehiagokoren elkar konexioaren artean sortzen den alegiazko sare pribatua (VPN) da. Hainbat enpresaren intranetek osatutako sare komertziala izaten da. Komunikazioa ahalbidetzeko lerro dedikatuak zein Internet bera erabil daiteke.

Estranet-erekin lotutako kontzeptua alegiazko bulegoa da.

Estranetak sarbide erdipribatua dauka, enpresa baten estranetera sartu ahal izateko erabiltzailea ez du zertan enpresaren langilea izan behar, baina erlazio bat izatea eskatzen da: hornitzaileak, bezeroak, bazkideak, etab. Hori dela eta, estranet batek segurtasun puntu bat behar du edozein internet erabiltzaile sartu ez dadin. Estranetaren beste ezaugarrietako bat beste erakundeekin lankidetza mantentzeko Internet kolaboratzaile bezala erabili daitekeela da.

Estranetaren erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo adibideak estranetaren aplikazio desberdinak azaltzen dituzte, izan ere erakunde batek ematen dion erabilera oso desberdina izan daiteke:

-Groupware: erakunde desberdinek, helburu komun bat dutela, aplikazio berrien garapenean parte hartzen dute.

-Foroen sorrerak.

-Enpresa-erakundeek hezkuntza eta prestakuntza egitarauak garatzen dituzte estraneten bidez.

-Lanerako helburu komun bat duten erakundeentzat, estranetaren bitartez, proiektuak zuzendu eta kontrola ditzakete.

-Enpresa batek parte hartu dezake unibertsitate zein erakunde desberdinekin ikerketa eta garapenaren sustapenean, prestakuntza egitarauetan, etab.

Estranetaren onurak enpresarentzat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Enpresaren barne-sistemaren artean trantsakzio seguruak egitea ahalbidetzen du.

-Estranetaren aplikazio desberdinen bidez, enpresa baten langileak bezeroei, hornitzaileei eta bazkideei buruzko informazioa lortu dezakete modu erraz eta azkar batean.

-Kostuen murriztapenak.

-Denbora zein ekonomiaren aurrezpena enpresarentzat.

Ordenagailua, estranetan konektatzeko ezinbesteko aparatua


Estranetaren terminoa lehen aldiz 90. hamarkadaren amaieran azaldu zen, gune industrialetan erabiltzen hasi zen. Zonalde industrial hauetako zenbait langileek, estranetaren bidez, dokumentuak eskuratzeko aukera izan zuten sarearen bitartez.

Baina Netscape Communications Corporation-eko lehenengo exekutiboa izan zen Jim Barksdale-k eta bere fundatzaileetariko batek, Mark Andreesen, definitu zuten lehen aldiz termino hau.

Antzekotasun eta desberdintasunak Internet eta intranetarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estranetak aipatutako bi elementu horiekin daukan antzekotasun nabariena Internet teknologiaren erabilera izango litzateke.

Desberdinatasunak ordea nabariagoak dira, hauek bakoitzak jorratzen duen informazio motan eta eskuratzeko moduan daude. Gainera estranetak seguritate gehiago eta informazio eguneratua eduki behar du.

Estraneta enpresako langileetara zein kanpoko erabiltzaileetara zuzentzen da, baina hemen dagoen informazioa mugatua da, soilik baimena duten erabiltzaileak sartu daitezke estranetean. Intraneta ordea enplegatuetara eta enpresaren barne antolakuntzara zuzendua dago, honen bitartez langileen artean informazioa trukatu dezakete. Azkenik, interneten edozein nabigatzailek izan dezake sarrera eta erabilera desberdinak ditu: produktuei buruzko informazioa lortzea, enpresako ordezkariekin harremanetan jartzea, etab.

Ondorengo taulak, enpresa batean aplikazio desberdinek duten erabilpena azaltzen du:

Aplikazioa Erabiltzaileak Informazioa
Intranet Langileak Langileen artean trukatu
Extranet Langile eta kanpokoak Kanpoko eragileekin elkarlandu, mugatua
Internet Edozein Helburu anitzak






Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]