[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Erri De Luca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erri De Luca

(2012)
Bizitza
JaiotzaNapoli1950eko maiatzaren 20a (74 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaL.Clas.Umberto I-Napoli- (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, antzerkigilea, kazetaria, Bibliaren itzultzailea, kamioilaria, kateko langilea eta mendigoizalea
Lantokia(k)Catania
Enplegatzailea(k)Fiat
Cataniako-Fontanarossa aireportua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLotta Continua

IMDB: nm1384675 Twitter: erridelucafond Musicbrainz: 70f7db07-61fd-47ce-9202-d5f9ca1ee7e6 Discogs: 1552483 Edit the value on Wikidata

Enrico De Luca, Erri deitua (Napoli, 1950eko maiatzaren 20a), idazle, kazetari eta poeta italiarra da.[1][2]

Izena Herry osabarengandik hartu zuen. 1968an, 18 urte zituela, Erromara joan zen eta Lotta Continua erakundean hasi zen militatzen,[3] 1976an utzi zuen arte.[4]

Langile eta boluntario laguntza humanitarioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbide ugaritan ibili zen Italian zein atzerrian: kamioilari, biltegiko langile, igeltsero. Afrikan boluntarioa izan zen, Tanzanian, eta Jugoslavia ohiko gerran laguntza humanitarioan gidari aritu zen. 1999an, NATOren bonbardaketa-garaian, Belgradera joan zen.

Ho fatto il mestiere più antico del mondo. Non la prostituta, ma l'equivalente maschile, l'operaio, che vende il suo corpo da forza lavoro.

Munduko lanbide zaharrenean aritu nintzen. Emagalduarena ez, gizonezkoen baliokidean, langilearena, bere gorputza lan indar gisa saltzen duena.
Erri De Luca, Non ora, non qui, Feltrinelli

Hainbat hizkuntza ikasi zituen, beti autodidakta: errusiera, swahili, yiddish eta antzinako hebreera. Azken horretatik itzuli ditu Bibliaren testu batzuk. Berak "Itzulpen zerbitzu" deitzen zuenaren xedea ez zen testuari forma elegantea edo ulerterraza ematea, jatorrizko hebreerarekiko forma antzekoen eta hurbilena ematea baizik.[5]

Idazle ibilbidea 1989an hasi zuen, ia berrogei urte zituela. Bere lehen eleberrian, Ez orain, ez hemen, Napoliko bere haurtzaroko mundua birsortu zuen. Geroztik liburu asko idatzi ditu, 2019an argitaratutako Ezinezko liburua da orain arteko azkena.

Iritzi artikuluak ere idatzi ditu hainbat egunkaritan (La Repubblica, Corriere della Sera, Il manifesto, Avvenire).

Idazketaz gain mendiarekin eta zinemarekin lotura handia izan du.

Mendiari buruz idazteaz gain kirol-eskaladaren munduan ere ezaguna da. 2002an 8b zailtasuneko pareta bat gainditu zuen 50 urtez gorako lehen pertsona izan zen (Gaeta koba, 8b+).[6] 2005ean Himalaiako espedizio batean ere hartu zuen parte, Sulla traccia di Nives liburuan azalduta dagoena.[7]

2009an, Barbara Balzerani Brigada Gorrien kide ohiaren liburuaren aurkezpenean hartu zuen parte, eta bere hitzek zeresan handia eman zuten "gerra zibil txiki" gisa definitu baitzuen garaia.[8]

Beste idazle batzuekin batera Alpeetako Abiadura Handiko Trenaren aurkako liburu bat argitaratu zuten: Herri etsaia, tunelaz komunikabideetan: ez-AHTren historia. Italiako Susa haraneko biztanleen eskubideen aldeko testu horretan sarrera idatzi zuen. 2013ko irailean AHTren obren aurka egindako adierazpen batzuengatik [9] epaitu zuten delitua egitera bultzatzeagatik.[1][10][11]

2015eko urtarrilaren 28an hasi zen epaitegiko prozesua non Europako zinemako 65 pertsonalitatek De Lucaren alde egin zuten, besteak beste, Wim Wenders, Claudio Amendola, Mathieu Amalric, Konstantinos Costa-Gavras eta Jacques Audiard.[12] Baita Francois Hollande Frantziako presidentea, eta Salman Rushdie idazlea ere[13] beste askoren artean. 2015eko urriaren 19an absolbitu egin zuten.[14][15]

Antzerkia eta zinema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gianmaria Testa eta Gabriele Mirabassi-rekin batera urte askotan "On Kixote eta garaitezinak " errezitaldia eszenaratu zuen. Stefano Di Battista, Nicky Nicolai eta beste musikari batzuekin oholtzara igo ziren "La musica provata" antzezlanarekin, izenburu bereko liburutik hartua.

Gidoigile eta aktorea izan da hainbat filmetan, adibidez Alessandro Gassman-en "Solo andata", eta Emanuele Sana-ren "La musica provata".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «'Ez naute isilduko'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  2. (Gaztelaniaz) Monzon, Mariasun. (2015). «La palabra contraria de Erri de Luca» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  3. (Italieraz) QU, il blog dell'anziano »; detto, O. INTERVISTAI ERRI DE LUCA ha. (2004-09-09). «Erri De Luca» Interviste (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  4. (Italieraz) User, Super. «Intorno al caso Battisti» In Movimento! (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  5. (Gaztelaniaz) Erri De Luca. 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  6. (Italieraz) «Malore per Erri De Luca» lastampa.it 2015-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  7. (Gaztelaniaz) «junio 2011 – Biblioteca de Roncal – Erronkariko Liburutegia» Biblioteca de Roncal - Erronkariko Liburutegia (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  8. «Erri De Luca:«La lotta armata? Non era terrorismo. In quegli anni fu guerra civile» - Corriere del Mezzogiorno» corrieredelmezzogiorno.corriere.it (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  9. (Italieraz) «Erri De Luca: la Tav va sabotata, è l'unico modo che c'è per fermarla. Il procuratore Caselli esagera (FOTO VIDEO)» L'HuffPost 2013-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  10. «AHTren aurkako borrokari buruzko hitzaldi-topaketa Nekane Juradorekin | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  11. (Italieraz) «Erri De Luca assolto dall’accusa di istigazione al sabotaggio: “Esprimerò ancora le mie convinzioni”» lastampa.it 2015-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  12. «Libertà per Erri de Luca»: 65 personalità del cinema per lo scrittore
  13. “Non si processa un intellettuale”.
  14. «Erri de Luca absolbitu dute AHTren kontrako adierazpenen inguruko epaiketan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  15. Erri De Luca assolto dall'accusa di istigazione al sabotaggio: “Esprimerò ancora le mie convinzioni”
  16. Artola Zubillaga, Xabier. (2018-07-30). «Itsaso Gorriaren zeharkaldia, Napolin zein Jakartan» blogoetak (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]