[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Errealitate adostu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errealitate adostua, oro har, talde edo gizartearen adostasunaren bidez ebatzitako errealitateari deritzo[1][2]. Hots, norberaren ikuspuntua edo banakako esperimentu enpirikoen ordez, kolektiboaren iritzia hartzen da aintzat.

Errealitatea definitzeko adostasun kolektiboaren beharra gizakiak ezagutzaren edo ontologiaren izaera ulertzen ez duelako edo eremu horietan adostasunik ez dagoelako sortzen da. Izan ere, askotan, zalantzazkoa da ustez egiazkoa dena, banakako subjektibotasunen arteko ezberdintasun handiak direla eta.[3][3] Hala ere, beste batzuekin adostasuna lortzen saia gaitezke benetakoa denari buruz. Adostasun hori gida pragmatiko gisa erabil dezakegu, baliozko errealitateren batera hurbiltzen delakoan, edo hautemandako alternatibak baino "praktikoagoa" delako, gizartean erabakiak hartzea posible egiten baitu. Beraz, errealitate adostua izango litzateke jendeak, kultura batek edo talde batek egiazkotzat jotzen duena, (edo haren jokabidea arautzen duena). Oro har, errealitate adostu hori bizipen kolektiboen interpretazio bateratuek osatzen dute, eta horiek azaltzen dituzten kontzeptu sortek. Hari beretik, interpretazio bateratu horiekin ados ez dagoenak errealitatearekiko harremana galdua duela esan ohi da, "beste mundu batean bizi dela".[4]

Batzuetan, haurrak "adostasunari dagokionez ezjakinak edo trebatu gabeak" direla esan izan da, haurraren ikuspegia pixkanaka bere gizartearekin bat etorriko delako itxaropenarekin, heldu eta haurtzaroa atzean utzi ahala.[3]

Historian zehar, horrek gizarte-arazoak ere sor ditzake, gizabanako guztiak errealitate bera adosten ez duten kasuetan.

Eztabaida orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitatearen izaera kontuan hartzean, bi ikuspegi zabal daude: ikuspegi errealista, zeinaren arabera errealitate bakar, objektibo eta global bat dagoen, norbanako jakin baten pertzepzioak edozein direla ere, eta ikuspegi idealista, zeinak jotzen baitu gizabanako batek ezin duela ezer egiaztatu, munduari dagokion esperientzia izan ezik, eta hortik at inoiz ezin duela zuzenean ezagutu munduaren egia.

Errealitate adostua sozialki eraikitako errealitatea aztertuz uler daiteke, ezagutzaren soziologiaren arloan, Peter L. Berger-ek eta Thomas Luckmann-ek The Social Construction of Reality lanean ziotenez).

Adibide baten bidez azaltzeko: erlijio teozentriko bateko fededunen errealitate adostua ez da beste erlijio teozentriko bateko fededunen errealitate adostu bera, edo unibertsoa ulertzeko interpretazio zientifikoak hobesten dituztenena. Erlijio teozentrikoak nagusi diren gizarteetan, existentziaren ulermen erlijiosoa errealitate adostua izango litzateke eta adostasunaren kontrakoak lirateke azalpen zientifikoak. Aldiz, gizarte sekularretan mundu-ikuskera fededuna adostasunik gabeko errealitatea (edo alternatiboa) izango litzateke, non adostutako errealitatea zientzian edo beste iturrietan oinarritzen den. Horrela, gizabanako eta komunitate desberdinek munduari buruzko ikuspegi desberdinak dituzte, batez ere inguruan duten munduaz eta beren baitan bizi diren eraikuntza sozialez.[5] Hala, bada, erabat sekularra den eta gertaera bakoitza eragin metafisikoari lotuta dagoela uste duen gizarte batek adostasun-errealitate oso desberdinak izango ditu, eta zientziak, esklabotzak eta giza sakrifizioak bezalako gai zabalei buruzko bere sinesmenetako asko desberdinak izan daitezke, bizi diren munduan hautemandako naturan dauden desberdintasunengatik.

Zientzian eta filosofian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idealista batzuek, idealista subjektiboek, uste dute ez dagoela gauzak izateko modu jakin bat, baizik eta pertsona bakoitzaren errealitate pertsonala bakarra dela. Idealista horiek munduari buruzko ikuspegi bat dute, gutako bakoitzak geure errealitatea sortzen dugula dioena, eta gizartearen gehiengoa bat etor daiteke errealitatearen izaera orokorrari buruz (adostasuna), nahiz eta gutxiengoak beste errealitateren bat hobetsi (adostasunik gabe).

Materialistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materialistek ez dute onartzen errealitate desberdinak egon daitezkeenik, baina pertsona bakoitzak errealitateari buruzko sinesmen desberdinak izan ditzakeela pentsatzen dute. Beraz, haientzat, errealitate terminoaren lehen erabilerak bakarrik izango luke zentzua. Haien ustez, gertaerak neurtu eta errealak direla zehaztu arren kontrakoa uste duena delirioaren biktimatzat har daiteke.[6]

Gizarte ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoari buruzko ikuspuntuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Errealitate adostu" terminoaren adiera mespretxuzkoa izan ohi da: teorialari idealistek, surrealistek eta bestelako antirrealistek erabili ohi dute, balizko errealitate horren aurka edo mesfidati direnek. Terminoaren bidez ustezko errealitatea hein batean gizartearen sorkuntza dela iradokitzen dute. "Errealitate adostu" terminoa askatasun handiagoz erabil daiteke oro har onartzen diren edozein sineste multzori buruz hitz egiteko. Hala ere, batzuek zentzu positiboan gisa erabiltzen dute terminoa, kolektiboak suposizio edo esperientzia multzo partekatu bat adostearen onura praktikoak azpimarratzeko.[7]

Alderdi sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlo askotako sortzaile, abeslari, pintore, idazle, teorialari eta beste gizabanako batzuk ahalegindu dira adostasunaren errealitateari aurka egiten edo hura zapuzten; beste batzuek, berriz, "bizkar ematen diotela" esan dute.[8] Adibidez, Salvador Dalí bere metodo paranoiko-kritikoaren bidez saiatu zena honakoa omen zen; "nahasmendua sistematizatzea, paranoia bati eta pentsamendu-prozesu aktibo bati esker, eta hala, errealitatearen mundua erabat zapuzten laguntzea".[9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Reality by Consensus": An Analysis of the Metapragmatic and Therapeutic Dimensions of Vampiric Live Action Role-playing. Reviews Indiana University, 1998.
  2. (Ingelesez) Splane, Lily. (2004-05). Quantum Consciousness: A Philosophy of the Self's Potential Through Quantum Cosmology. Anaphase II Publishing ISBN 978-0-945962-11-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. a b c George Lakoff. (1990). Women, fire, and dangerous things. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-46804-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  4. (Gaztelaniaz) Fuentes de libros. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  5. (Ingelesez) Ken Wilber. 2021-02-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  6. (Ingelesez) Dorrien, Gary. (2015-03-16). Kantian Reason and Hegelian Spirit: The Idealistic Logic of Modern Theology. John Wiley & Sons ISBN 978-1-119-01654-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  7. «ideotrope | consensus reality» web.archive.org 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-08-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  9. «DALI.UFFS.NET - Salvador Dali - Odjinud ...» web.archive.org 2007-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  10. «"Thank God I'm an atheist:"» web.archive.org 2007-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]