Erraldoi (mitologia)
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Erraldoiak, antzinako mitologietan, literaturan eta erlijioan agertzen diren pertsonaiak dira. Giza itxurakoak izan ohi dira, baina gizakiak baino askoz garaiagoak. Batzuetan inozoak izaten dira, baita maltzurrak ere. Beste batzuetan, berriz, gizakiei laguntzeko prest egoten dira. Erraldoi izena erraldoitasun izeneko gaixotasuna jasaten duten pertsonei ere ematen zaie.
Erraldoienganako sinesmenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraldoiei buruzko istorioak baliteke antzinako zibilizazioetatik etortzea. Saxo Grammaticusek, adibidez, erraldoiek derrigorrez existitu behar zutela esaten zuen, beste ezerk ez baitzukeen azalduko harresi, harrizko monumentu eta estatuen existentzia. Orain, argi dago horiek aitzinako eraikuntzen hondakinak direla. Antzeko moduan, Nabigatzailea izeneko olerki anglosaxoiak, egile jakinik ez duenak, erraldoiek eraikitako harresi altuez hitz egiten du. Erraldoiak ziren halako eraikuntzen jatorriaren azalpenik errazena.
Ziklopeek euren jatorria Sizilia aldean aurkitutako historiaurreko elefanteen burezurretan izan dezake. Elefante batek zer itxura duen jakin ezean, tronpa dagoen tokia begi-zulo erraldoitzat har daiteke.
Erraldoiak antzinateko historian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gilgamex eta Enkidu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraldoiekin harremana duen lehen mitoa, Gilgamexena da, mesopotamiar mitologiari dagokiona, sumertarrenari zehazki. Gilgamexi buruz, besabetetan 5,60 metroko altuera baliokidea hartzen zuela esaten da, positiboki hartutako altuera kasu bat izanda, bere heroi eta errege balioa gehitzeko.
Enkidu, Gilgamexen epopeiako bere laguna, izaki oso primitibo gisa agertzen da, baita zibilizatu gabea ere, eta zoofiliaren praktikatzailea. Hala eta guztiz ere, pertsonaia positibo bat da, heroiaren lagun bihurtzen dena.
Krishna eta Putana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiar mitologian, Putana izeneko deabru anderea agertzen da. Bere botere mistikoekin, altuera normaleko emakume bihurtu ahal izan zen, eta Iashodagana hurbilduz, honi, honen seme zen Krishnari titia ematea eskatuz. Krishnak, Putanaren titi pozoitutik edan, Putanak berak propio pozoitua zuena, eta, honela, Krishnak deabru anderea akabatu zuen bere pran (bizi energia) xurgatuz.
Putana berehala iritsi zen izpirituen mundura, purutzeko berraragiztatzetik pasa gabe, Krishnak, ama edo inude bezala onartu baitzuen.
Greziar mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologiak, hiperboreatarrei buruz hitz egiten du, iparraldeko haizetik haratago bizi ziren erraldoiak. Eta, euren mitoen artean erraldoiei buruzko erreferentzia anitz aurki daiteke, titanenak bezala, horietako bat, Prometeo izaki, gizakiei sua ekarri ziena. Erraldoiak, Homerok idatzitako Odisea liburuan agertzen diren ziklopeak ere badira, horien artean, Polifemo ezagunena. Honek, Odiseo eta bere lagunak harrapatu zituen, jateko asmoz, baina Odiseok, ziklopea garaitzea lortu zuen.
Germaniar mitologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskandinaviar mitologian, erraldoiak, (Jotunak) sarri ibiltzen dira jainkoen aurkako borrokan. Bereziki, Europa iparraldeko mitologietan, non Odin gurtzen zen, izotzezko erraldoiak agertzen dira, Æsir jainkoen aurka amaigabeko borrokan arituz. Jainko hauek berak Bestla erraldoia eta Bor jainkoaren ondorengoak dira. Ragnarök izeneko munduaren amaierako gudan, izotzezko erraldoiek Asgarda hartuko dute, jainkoen egoitza, eta munduaren amaiera eragingo dute. Eddako prosa eta olerkietan bildutako mitologia honen forma landuagoan, erraldoiak dira eskandinaviar mitologiako munstro gehienen jatorria, Fenrir otsoa kasu, batzuetan, jainkoekin modu baketsuan eta adikorrean ere jokatzen duten arren.
Jotunen aita Ymir izan zen, existitu zen lehen izaki biziduna, eskandinaviar mitologiako sorketaren mitoaren arabera. Gainontzeko erraldoiak Ymirren izerditik jaio ziren.
Galeseko eta Irlandako folklorean, erraldoien aurkako borroken istorioak oso arruntak dira. Hortik, erraldoiak erromantze bilduma bretoi eta arturikoetara iragan ziren, eta, iturri hauetatik, Torquato Tasso, Ludovico Ariosto, eta, azken honen jarraitzaile izan zen Edmund Spenserren ipuin heroikoetara iragan zen. Despair izeneko erraldoia, John Bunyanen The Pilgrim's Progress izeneko liburuan agertzen da. Eskandinaviar eta anglosaxoi mitologiak oso aberatsak dira erraldoiei buruzko istorioetan, zeinetan banandutako arraza bat bezala agertzen diren, baina jainkoen oso antzekoak, eta sarri borrokatzen dira Thorren aurka. Ogroak eta trollak erraldoien oso antzekoak diren gizaki itxurako izakiak dira, hainbat europar lurraldetako folklorean agertzen direnak.
Hebrear erlijioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itun Zaharrean, Nephilim izeneko erraldoi arraza bat dago. Arraza honetakoa zen Goliat, Davidek habailarekin garaitu zuen erraldoia. Nimrod ere arraza honetakoa zela esaten da.
Euskal mitologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal mitologian ere erraldoiak topa ditzakegu, jentilak, Tartalo, basajaun eta basanderea erraldoitzat dauzkagu.
Beste kulturetan bezala naturan topatutako bitxikeria geologikoak (Jentilzubi, adibidez) edo eta egin-ezinezkotzat zituzten harrespilak (jentilbaratzak, adibidez) eta eraikuntzen (Jentilbaratza, adibidez) egiletzat jotzen zituzten.
Bestalde, esan beharra dago gure kondairetan Sanson eta Errolan esparru honetan ere kokatzen direla. Lehenengo biak jentilen modura lurraldeetan ageri diren harri batzuen jaurtiketen erruduntzat dituzte kondairek.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]On Kixotek, Miguel de Cervantesek idatzitako liburuan, Campo de Criptanako haize errotak, erraldoiekin nahastu zituen.