[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Emmanuel Levinas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emmanuel Levinas

Bizitza
JaiotzaKaunas1906ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Frantzia
 Lituania
Talde etnikoaaskenazia
HeriotzaClichy eta Paris1995eko abenduaren 25a (89 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Pantin (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Jacques Colette (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacob Gordin (en) Itzuli
Martin Heidegger
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, ethicist (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)Poitiersko Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMartin Heidegger eta Jean-Paul Sartre
KidetzaAcademia Europaea (en) Itzuli

IMDB: nm5582770 Musicbrainz: 4bfcaca7-924a-4a64-b1ae-845910868434 Edit the value on Wikidata

Emmanuel Levinas (Kaunas, Lituania, 1906ko urtarrilaren 12a - Paris, Frantzia, 1995eko abenduaren 25a) lituaniar jatorriko frantses filosofoa izan zen.

Estrasburgon egin zituen filosofia-ikasketak, eta Friburgon Heidegger eta Husserlen eskoletara joan zen. Harrezkero, fenomenologia onartu eta filosofia hori Frantzian zabaltzen lagundu zuen. Israeldarren Ekialdeko Eskola Normalaren zuzendari izan zen, eta filosofia-irakasle ere bai Poitiers, Paris-Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan.

Levinasen pentsamendua zentzu erlijioso eta metafisikoez beterik dago. Aniztasunaren eta desberdintasunaren defendatzailea izanik, eztabaida etengabeak izan zituen hegeliar kutsuko totalitarismoekin. Haren lan nagusiak dira: De l´existence à l´existant (1947, "Izatetik izatedunarengana"); Le Temps et l´Autre (1948, "Denbora eta Bestea"); Totalité et Infini (1961, "Osotasuna eta mugagabetasuna"); Difficile Liberté. Essais sur le judaïsme (1963, "Askatasun korapilatsua. Judaismoari buruzko saiakerak"); Humanisme de l´autre homme (1972, "Beste gizonaren humanismoa"); "Maurice Blanchoti buruz" (1975); "Etika eta mugagabetasuna" (1982) eta Hors sujet (1987).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]