[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Emiliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emiliano


Erromatar enperadorea

253ko abuztua - 253ko urria
Treboniano Galo - Valeriano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcus Aemilius Aemilianus
JaiotzaJerba, 207 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSpoleto, 253 (45/46 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Cornelia Supera (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Emiliano (latinez: Marcus Aemilius Aemilianus; 207-253), erromatar enperadorea izan zen 253ko hilabete batzuetan.

251n, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak godoen aurka borrokatzen ari zirela, Treboniano Galo, Mesiako gobernatzailea, enperadore izendatu zuten legioek. Emilianok Mesia eta Panonia probintzietako burua hartu zuen. Haren ardura nagusia Danubioko muga defendatzea zen, batez ere Kniva godoen erregearen kontra.

Nolanahi ere, Treboniano Galok ez zuen oso ospe onik lortu legioen artean, batik bat 251n godoekin sinatutako bake-hitzarmen umiliagarriagatik eta Sapor I.ak, pertsiarren erregeak, Siria probintzia konkistatu zuela eta.

Nahigabe horren ildotik, Emilianok Knivari agindutakoa ordaintzeari muzin egin zion 253an. Godoek orduan mugako probintziak inbaditu zituzten, erromatarrek ordaintzera behartzeko. Emilianok aurre egin zien, eta, udarako, garaitu zituen. Erromako ohorea salbaturik ikusita, legioek enperadore aldarrikatu zuten. Aldarrikapen hori gauzatzeko, Erroma aldera jo zuen.

Galo eta Volusiano enperadoreek armada handia bildu zuten, tronua bere esku gera zedin. Nolanahi ere, bi armadek ez zuten elkarren kontra borrokatu, Galoren soldaduak matxinatu zirelako. Bi enperadoreak hil zituzten. Honela, tronua Emilianok hartu ahal izan zuen.

Erromako Senatuak berehala onartu zuen izendapen hori, eta Augusto titulua eman zion Emilianori. Hala ere, Valerianok, Rhin probintzietako jeneralak, Galori fidela jarraitzen zuen. Mendekua hartu nahian, Erromara abiatu zen. Borroka baino lehen, Galori gertatu zitzaion bezala, aurkariak gainditzea ezinezkoa zelakoan, bere soldaduek Emiliano hil zuten 253ko irailean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emiliano Aldatu lotura Wikidatan