[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Elizate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bedoñako elizatea, Arrasate

Elizatea eliza baten inguruan sortutako herrixka edo baserri-multzoa da. Euskal Herriko udal egituraren oinarrizko unitateetako bat zen, eta erabakiak hartzeko herriko elizaren atarian auzokide guztiak biltzetik zetorkion izena.

Antolakuntza molde honen jatorria elementu bitan datza: parrokia-eliza izatean eta izandako bileren instituzionalizazio publikoan. Bizkaian oinarrizko erakunde hau Batzar Nagusiak sortzearekin batera sendotu zen, hor biltzen baitziren lurraldeko elizate denak. Erakunde honek autonomia zabala zeukan Jaurerriko Gobernu Organoetatik. 1452 eta 1526ko Foruek araudi txikia zeukaten elizateen inguruan. Adibideen artean Abando, Deustu, Lumo eta Mallabia ditugu, beste hainbaten artean.

Lur Laua zeritzonaren parte ziren eta gaur egun arte Foru Zuzenbidearen arabera zeuden, hiribildu eta hiriak ez bezala.

Gobernurako ardura auzokideen batzarrarena zen, fiel edo sindiko batek gidatua. Honek agintearen ikur bezala azkona edo makila zeukan.

Elizateak auzoekin bat egiten zuten anaidietan banatuta zeuden, gaur egun oso leku gutxitan atxikitzen den erakundea (Iurretan edo Derion, esaterako, gaur egun diraute).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]