Elio Di Rupo
Itxura
Elio Di Rupo (Morlanwelz, 1951ko uztailaren 18a) belgikar politikari sozialista da. Belgikako lehen ministroa izan zen 2011tik 2014ra. Gaur egun Valoniako ministro-presidente da.
Gurasoak italiarrak ziren. Eliok kimika ikasi zuen Monseko Unibertsitatean. 1982an Monseko Udaleko zinegotzi eta 2000. urtean hiriko alkate hautatu zuten. Belgikako diputatu eta senatari eta Europako Parlamentuko diputatu ere izan zen. Alderdi Sozialistako burua izan zen 1999tik 2011ra eta 2014tik 2019ra.
2011ko abenduan lehen ministro izendatu zuten, lehen frankofonoa 1979tik eta lehen sozialista 1974tik. 2014an Charles Michelek ordezkatu zuen. 2019tik Valonia eskualdeko ministro-presidentea da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Valoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |