[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Elena Ceaușescu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Ceaușescu

lehen ministrordea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLenuta Petrescu
JaiotzaPetrești1916ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Errumania
Lehen hizkuntzaerrumaniera
HeriotzaTârgoviște1989ko abenduaren 25a (73 urte)
Hobiratze lekuaGhencea Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Nicolae Ceaușescu
Seme-alabak
LeinuaCeaușescu family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBukaresteko Unibertsitatea
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
JarduerakStrigoi (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Errumaniako Alderdi Komunista

IMDB: nm0147475 Find a Grave: 6069 Edit the value on Wikidata

Elena Ceaușescu (jaiotza izena: Lenuța Petrescu; 1916ko urtarrilaren 7 - 1989ko abenduaren 25) Errumaniako politikari komunista izan zen, Nicolae Ceaușescu Errumaniako Alderdi Komunistako idazkari orokorraren eta Errumaniako Errepublika Sozialistako liderraren emaztea. Errumaniako Lehen Ministro-ordea izan zen.

Hasieran batean Elena Ceaușescuk ez zuen protagonismo gehiegirik, bere senarrarekin ezkondu ostean hasi zen publikoki agertzen. Txinara egin zuen bisita ofizialean ikusi zuen Mao Zedongen emazte Jiang Qingek botere posizioa zuela, eta horrek inspiratuta botere gehiago lortzeko bideak aztertzen hasi zen. 1971ko ekainean senarrak Uztaileko Tesia aurkeztu zuen, iraultza kultura txiki bat, eta Elena Aurreikuspen Sozio-Ekonomikoko Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten. 1972ko uztailean Elena goranzko bidean hasi zen Errumaniako Alderdi Komunistaren baitan. Urte horretako uztailean Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten. 1973ko ekainean Errumaniako Alderdi Komunistako Politburoko kide izendatu zuten, bere senarraren ostean bigarren pertsonarik garrantzitsuena. 1980ko hamarkadan pertsonalitateari kultu kanpaina baten parte izan zen, "Aberriaren Ama" izendatu zuten, eta bere irudi publikoaren gaineko kontrol izugarria ezarri zuen[1].

1989ko Errumaniako Iraultzaren ostean atxilotu eta bere senarrarekin exekutatu zuten abenduaren 25 batez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Victor Sebestyen. (2009). Revolution 1989. Pantheon Books ISBN 978-0-375-42532-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]