El Putget i Farró
El Putget i Farró | |
---|---|
Sarrià-Sant Gervasi, Bartzelona | |
Sant Felip pasealekua, El Farró auzoan. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°24′20″N 2°08′43″E / 41.4056°N 2.1453°E |
Demografia | |
Biztanleria | 29.368 biz.(2016) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 84,6 ha |
Webgunea | El Putget i Farró |
El Putget i Farró Kataluniako Bartzelona hiriburuko Sarrià-Sant Gervasi barrutian dagoen auzo bat da. Auzo hau beste bi azpiauzo edo gunetan banaturik dago: iparraldean El Putxet (El Putget), eta hegoaldean berriz El Farró. 2007an Bartzelonako Udalak burututako banaketa adnministratibo berriaren ondorioz bi auzo hauek elkartu eta bakarra osatu zuten.
Auzo honen mugak honako hauek dira: Avinguda de la República Argentina, Plaça de Lesseps, Avinguda del Príncep d'Astúries, Via Augusta, Balmes kalea (Plaça Molina) eta Sant Gervasi pasealekua.
El Putxet delakoa Sant Gervasi eta Vallcarca i els Penitents auzoen artean dagoen muino edo auzo bat da, bertan XVII. mendeko kapera bat zegoen, halere 1870. urtetik aurrera izango da kataluniar burgesiak auzo honetan euren etxebizitzak eraikitzen hasiko den data, hauek euren etxebizitzak Ciutat Vella auzotik kanpoaldeko barrutietara lekualdatzen hasiko direlarik. 1879an auzo honek eta La Bonanova eta Lledó auzoek antzinako Sant Gervasi udalerria osatzen zuten.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tosquella Etxea.
-
Antoni Tapies margolariaren etxea eta estudioa.
-
Ramos Etxeak.
-
Montseny ikasletxea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Putget i Farró auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)