Ehun Egunak
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Ehun Egunak | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Empire Français |
Ereserkia | Chant du départ (en) |
Mota | gerra Erregimen politiko legealdi |
Honen parte da | Napoleondar Gerrak |
Indarraldi | 1815eko martxoaren 20a - 1815eko uztailaren 7a |
Denbora-tarte | 1815eko martxoaren 20a - 1815eko uztailaren 8a |
← First Restoration (en)
Second Restoration (en) → | |
Herrialdea | Frantzia |
Parte-hartzaileak | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Prusiako Erresuma Austriar Inperioa Errusiar Inperioa Province of Hanover (en) Nassauko Dukerria Brunswickeko Dukerria Suedia Herbehereetako Erresuma Batua Espainia Portugal Sardiniako Erresuma Siziliako Erresuma Toskanako Dukerri Handia Suitza Liechtenstein Borboien berrezarkuntza Frantziako Lehen Inperioa Napoliko Erresuma |
Ehun Egunak (frantsesez, Cent-Jours) Napoleon I.aren agintaldiko azken garaiari (1815eko martxoaren 20tik uztailaren 8ra arte) ematen zaion izena da. Elba uhartetik ihes egin ondoren, monarkia konstituzionala ezarri nahi izan zuen Napoleonek eta horretarako burgesiaren gogoko ziren Benjamin Constanti eta Lazare Carnoti dei egin zien, eginbide hartan laguntzeko. Baina Vienako Batzarrera (1814ko iraila-1815eko ekaina) bildutako estatuek aginte guztietatik kanpora egon zedila erabaki zuten. Enperadore ohiak armada osatu eta Belgika aldera bidali zuen, baina aliatuen osteek Waterlooko guduan garaipena lortu ondoren, alde batera utzi behar izan zituen asmo haiek guztiak.[1]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoleonek Leipzigeko gudua galdu ostean, abdikatu zuen. Horren ondorioz Frantzia Luis XVIII.aren gidaritzapean ezarri zen. Parisko akordioetan (maiatzaren 30ean) Frantziak inperio garaian irabazi zituen lurrak galtzera bultzatu zuten aliatuek eta berak men egin zuen. Honela Frantziaren lurrak 1792ko mugetara itzuli ziren. Trukean gerrako ordainak ez zituen ordaindu behar izan. Frantzian haserrea zabaldu zen eta erregearen aldekoak geroz eta gutxiago ziren. Militar zahar asko ez zeuden erregea zenarekin konforme haiengana balorazio eskasa zegoela medio.
Elbako egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen abdikazioaren ondotik Fontaineblauko akordioan erabaki zen bezala Napoleon Bonaparte Elbako irlaren agintaria zen, Luis XVIII erregearen menpe zegoela. Napoleon Europatik bidaiatzen ohitua zegoen garaipen eta konkista handiak lortuz eta irlaren gidari izateak ez zuen asetzen. Gainera, Vienako kongresuan Azore irletara bidaltzea edo zuzenean hiltzea aipatu zen, Frantziako egoera oso txarra zela eta Austrian zegoen bere emazteak bertze maitasun istorio bat zuela jakin zuen enperadore ohiak. Horrez gain, Fontaineblauko akordioetan akordatu ziren ordainsariak ez zituen jasotzen eta bizitza biziki prekarioa zuen. Gauza guzti hauen ondorioz Frantziara itzultzea erabaki zuen.
Elbatik Parisera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1815eko otsailaren 12an Fleury de Chaboulon adiskidea Portoferraiora iritsi zen eta Frantziaren egoera larria zela adierazi zion Napoleoni. Otsailaren 26ean 1200 gizonekin batera, Napoleon Bonaparte Frantziara abiatu zen. Martxoaren lehenean Golfe-Juanera iritsi zen. Bere bidaia Alpeetan barrena egin zuen eta egun gutxitan Grenobleko hirira iritsi zen. Handik Lyoneko hirira joan zen geroz eta indar gehiago irabaziz. Aste bat berantago Parisera iristear zen. Azken etapa egin aurretik Frantziar armadak erregea abandonatu zuen eta arrats horretan berean Frantziako erregeak ihes egin zuen. Frantzia aginterik gabe gelditu zen. Martxoaren 20ean Frantziar bandera urdin txuri eta gorria ikusi ahal izan zen Parisen eta Napoleonek hiriburua hartu zuen.
Napoleonen Pariserako martxa egunkariko tituluetan nola deskribatu izan zen kontu ezaguna da,[2] baina gezur literarioa da, Alexandre Dumasek asmatua.[3]
Ehun egunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barne egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoleon gobernu bat egiten saiatu zen baina arrakasta gutxi izan zuen. Hauteskunde Legislatiboak antolatu zituen baina oso emaitza kaxkarra lortu zuen eta Liberalek bozken %80 jaso zuten. Herri txikietan ere hauteskundeak antolatu zituen baina abstentzioa oso altua izan zen. Horren ondorioz Napoleon Burgesiarengana gerturatu zen, beraien pribilegioak mantenduz.
Frantziaren ekialdea gehien bat Napoleonen alde agertu zen baina mendebaldea oraindik erregeren aldekoa zen. Napoleonek giroa lasaitzea lortu zuen horien pribilegio gehienak mantenduz.
Kanpo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vienako kongresuan zeuden herrialdeek ez zuten Napoleonen esku-hartzea gustuko eta munduaren bakearentzat arriskutsuak zirela zioten. Ingalaterra, Errusia, Prusia, Frantzia, Suedia, Espainia, Portugal eta Austria Napoleonen aurka lerrokatu ziren. Napoleonek giroa zeharo lasaitzen saiatu zen baina saiakera hauen aitzinean aliatuek ez negoziatzea erabaki zuten haren aurka gerla eginez.[4]
Ingalaterra, Austria, Prusia eta Errusiak akordu bat lortu zuten Napoleon boteretik kentzeko. Horretarako bakoitzak 150 mila soldaduko armada jarri zuten. Hala ere uztailera iritsi arte ez zuten armada batzea lortu bertze gatazka eta interesak zirela tarteko. Azkenean milioi bateko armada osatzea lortu zuten.
Napoleonen armada soldadu kopuruz askoz txikiagoa zela jakinik, Napoleonek Belgikarantz ofentsiba jotzea erabaki zuen. Aliatuen bandora azken unean herrialde txiki ugari elkartu ziren. Hauen artean, Holanda eta Belgika, Danimarka, Saxoiak eta Wurtenberg.
Gatazkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoleonen ofentsiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoleonen aurka zeuden aliatuak Frantziaren ipar ekialdetik hurbildu ziren. Haien helburua eraso ezberdinekin Napoleonen armada erortzea zen. Napoleonek armada askoz txikiagoa zuela ikusi ondoren bi aukera soilik zituen. Aliatuak nekatu edo errenditu arte erresistentzia egin zezakeen edo taldeak banaka erasotu zitzakeen. Napoleonek bigarren aukera hau hautatu zuen. Bere helburua Belgika aldean zeuden armada Britaniar eta Prusiarrak garaitzea zen gero bertzeek gibelera egin zezaten. Eraso hauen artean bi gudu ezagun aurkitzen dira, Ekainaren 16koak biak. Alde batetik, Quatre Bras-ko gudua, berdinketa taktiko batekin amaitu zena. Bertzetik, Lignyko gudua, hau emaitza askoz hobe batekin amaitu zen Napoleonentzat, irabazi zuten eta. Baina ofentsiba honek izan zuen gatazkarik gogoangarriena Waterlooko gudua izan zen.
Waterlooko gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Waterlooko gudua 1815eko ekainaren 18an burutu zen eta Napoleonen azken gudua izan zen. Historialariek gudu hau 5 fasetan banatzen dute eta horietatik bakarra izan zen Napoleonen tropen alde. Egun hartan euria izan zen protagonista nagusia eta guztiz baldintzatu zuen Napoleonen estrategia. Napoleon estrategia aldean oso bizkorra zen eta ezin izan zituen bere mugimenduak nahi bezala egin. Ingalaterra eta Prusiako armadak askoz hobe moldatu ziren egoerara eta gudua nagusitasunez irabazi zuten beraien tropak askoz hobe prestatuak baitzeuden horrelako egoeretarako.
Gudu odoltsu eta gogor honetan Frantziako 38 mila soldadu hil ziren. Garaileen aldean ere hildakoak ugariak izan ziren, 24 mila inguru.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisera itzuli eta oraindik ere errebantxa gosez zegoen Bonaparte. Bere anaiarekin batera armada bat bildu zuten baina jendea haren aurka zegoela oharturik ez zuen gerlarekin jarraitu. Ekainaren 22an abdikatu zuen bigarren aldiz bere semea jar zedin tronuan baina aliatuek ez zuten utzi hala gertatzea.[5] Santa Helena uhartera bidali zuten aliatuek eta han hil zen 1821eko maiatzaren 5ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Los Cien Días de Napoleón» web.archive.org 2022-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- ↑ Santamaria, Ivan. (2023-08-01). «Napoleonen ihesa eta zerga erreforma» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «How Napoleon went from ‘cannibal’ to ‘Majesty’ in 20 days» Big Think 2020-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Imperio de los Cien Días: el último coletazo de Napoleón» La Vanguardia 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- ↑ https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c06011/eu_w_0073/w0073.html
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cronin, V. 1994. Napoleon. HarperCollins
- Lachouque, H. 1965. Inperioaren azken egunak. Arthaud.
- Lentz, T. 2010. Los Cien Dias 1815. Fayard.
- Achille Tenaille de Vaulabelle, Le retour de l'île d'Elbe, 1873, 93p., Lachaud et Burdin, Paris
- Henry Houssaye, 1815, (3 volumes : I. La Première Restauration - Le Retour de l'Ile d'Elbe - Les Cent Jours ; II. Waterloo ; III. La Seconde Abdication - La Terreur Blanche), 1893-1905, Paris, Perrin.
- Emile Le Gallo, Les Cent-Jours. Essai sur l'histoire intérieure de la France depuis le retour de l'île d'Elbe jusqu'à la nouvelle de Waterloo, F.Alcan 1923
- Henry Lachouque, Les derniers jours de l'Empire, Arthaud, 1965
- Dominique de Villepin, Les Cent-Jours : ou l'esprit de sacrifice, Perrin, 2001. ISBN 2-262-01397-7 Comprend une chronologie détaillée et une abondante bibliographie.
- Jean Tulard, Les vingt jours, Fayard, 2001
- Emmanuel de Waresquiel, Cent Jours : la tentation de l'impossible, mars-juillet 1815, Fayard, 2008 ISBN 978-2213621586
- Jean-Marie Thiébaud, Les Corps francs de 1814 et 1815 - La double agonie de l'Empire - Les combattants de l'impossible (en collaboration avec Gérard Tissot-Robbe), préface de Jean Tulard, Paris, S.P.M., collection Kronos, 2011, 714 p. ill. ISBN 978-2-901952-82-4
- Charles-Éloi Vial, Histoire des Cents-Jours. Mars-novembre 1815, Perrin, 2021.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bregeon, JJ. 2020. Napoléon : la folle reconquête des cent jours. Nathional Geographic. https://www.nationalgeographic.fr/auteur/jean-joel-bregeon.
- Dif, Jean. 2021. Les cents jours de Napoleon: l’ultime vol de l’aigle. Histoire pour tous. https://www.histoire-pour-tous.fr/histoire-de-france/1745-napoleon-et-les-cent-jours-lultime-vol-de-laigle.html.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artehistoria — Errestaurazioaren garaia
- El Mundo Libros — «La loca cabalgada de Napoleón hacia Waterloo» (Villepin-en )Ehuun eggunak liburuaren oharrak)
- Hispania Nova — Napoleón y el mito del héroe romántico, Irene Castells eta Jordi Roca