[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Edward Cave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Cave, Edward Scriven artistak eginiko grabatua, Francis Kyte margolariaren lan batean oinarritua c. 1740
The Gentleman's Magazine, 1759ko maiatza.

Edward Cave, (1691ko otsailaren 27a; 1754ko urtarrilaren 10a), inprimatzaile eta argitaratzaile ingelesa izan zen. Berak sortutako The Gentleman's Magazine informazio orokorreko lehen aldizkaritzat jo ohi da.

Zapatagile baten seme, Newtonen jaio zen, Rugbytik (Warwickshire) gertu. Eskolatik bota zuten, ikastetxeko zuzendariari lapur egin omen ziolako. Horrela, gazte hasi zen beharrean eta hainbat lanetan jardun zuen: egur saltzaile, erreportari eta inprimatzaile, besteak beste. Edozeini interesgarri egingo zitzaion aldizkari izan zitekeen produktuaz gogoeta sakona egin zuen, jende ilustratuak gustura irakurriko zuenaz, zela literaturaz, zela merkataritzaz, zela... Eta ideia hori burutu nahian Londresko hainbat inprimatzaile eta liburu saltzaileren atzetik ibili zen. Alperrik baina; inork ez zion kasurik egin. Laguntzarik ez zuela izango ikusitakoan bere gain hartu zuen egitasmoa. 1731n eman zuen argitara The Gentleman's Magazine aldizkariaren lehen zenbakia. Luze barik bere garaiko aldizkako argitalpen garrantzitsuena bilakatu zen.

Gogo osoa jarri zuen sortutako lanean, eta kolaboratzaile sare handia eratzea lortu zuen. Han zen, esaterako, beste askoren artean, Samuel Johnson. Cavek berak ere idatzi ohi zuen argitalpenean, eta halakoetan Sylvanus Urban gaitzizena erabili.

Ehungintzak ere erakarri zuen Cave eta enpresa bat sortu zuen Northamptonen, akaso lurrun-makina erabiltzen lehenetakoa izan zena. Hezueria izan zuen luzean eta 1754an gaixo hil egin zen.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]