[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Editorial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Editoriala kazetaritzako generoari dagokio, eta argibide-argudiozko testu batek osatzen du, normalean sinatu gabe dagoena, garrantzi bereziko albiste bat azaldu, baloratu eta epaitzen duena. Iritzi kolektiboa da, hedabideen ildo ideologikoaren arabera formulatutako epaiketa instituzionala. Beste modu batera esanda, editoreak albisteei buruz ematen duen iritzia edo iruzkina da, eta editorearen edo editoreen esperientzien arabera idatzitakoa.

Egunkarien ohiko testua da eta normalean komunikabide bateko iritzi atalaren barruan leku nabarmen batean agertzen da. Editoriala sinatuta ez dagoen arren, iritzi kolektibo bat laburbiltzen duenez, badira kazetariak idazteaz arduratzen direnak, editoreak deiturikoak. Askotan, egunkariaren zuzendariak idazten du.

Editorialak aldi berean hainbat funtzio bete ditzake. Editorialaren funtzioak gertaerak eta horien garrantzia azaltzea, aurrekariak ematea (testuinguru historikoa), etorkizuna aurreikustea, moral edo balio iritziak egitea eta ekintzarako deia egitea dira.

  • Argitzailea: zerbait azaltzen da, ageriko iritzirik eman gabe.
  • Tesia edo iritzia: zeinetan aldeko edo kontrako iritzia argi eta garbi adierazten den.

Funtzio sozialaren arabera:

  • Informatzailea: ezagutzara edo pertzepziora zuzentzen da.
  • interpretaziozkoa: besteak beste, kausak, ondorioak, etorkizuna, usteak aurkezten ditu.
  • Argudiozkoa: erretorikoki antolatzen da, argudio eta kontraargudioeen bidez, irakurlearen burura iristen saiatzeko.
  • 'Ekintzazkoa': irakurlearen nahia mugitzeko baliabide guztiak martxan jartzen saiatzen da.

Editorial baten egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editoriala egiteko erabil daitezkeen idazketa teknikak hedabidearen estiloaren, editorial-egilearen ezagutzaren eta talentuaren araberakoak izango dira. Hala ere, kazetaritza testu bat idazteko ezinbestekoak diren zenbait elementu har daitezke kontuan.

  • Izenburua: Idazleak hitz garbi eta zehatzak erabili behar ditu garatu beharreko gaiari erreferentzia egiteko, izenburuak deigarria izan behar du irakuleen interesa pizteko. Editore batzuek galderaren teknika erabiltzen dute.
  • Sarrera: hau bost lerro baino ez gehiagoko paragrafo batean idatzi behar da. Helburua irakurleei esaldi labur eta zehatzetan garatu beharreko gaia ezagutzera ematea da.
  • Gorputza: Arrazoibidea gaiari buruzko editorearen ideiak eta iritziak lagundu ditzaketen datu edo informazioekin aurkezten da. Helburua da irakurleei editorialean adierazitakoa onartzeko edo baztertzeko aukera ematea eta iritzi matrizea sortzea.
  • Ondorioa: hau paragrafo labur batean idatzi behar da. Azaldutako gaiaren puntu garrantzitsuenak azpimarratzen dira, arrazoibide logikoa eta komunikabidearen iritzia aurkeztuz, modu honetan, irakurleek gaiaren ikuspegi argiagoa izan ditzake. [1] [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]