Edda Fabbri
Edda Fabbri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Uruguai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua |
Edda Fabbri (Montevideo, 1949) Uruguaiko emakume idazlea da. 2007an Casa de las Américas saria lortu zuen Oblivion liburu autobiografikoarekin; lan horretan Uruguaiko diktadura garaian espetxean izandako bizipenak bildu zituen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik erakutsi zuen ezkerreko ideien aldeko joera. Horrela, oso gazte zenean, Fidel Castroren hitzaldiak aztertu omen zituen. XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan Medikuntza Fakultatean ikasi zuen. Han ezkerreko ikasle mugimenduarekin lotu zuen bere burua. 1971n Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimenduan sartu zen. Laster atxilotua, emakumeentzako Cabildoko espetxean sartu zuten; espetxe hartan preso politikoekin batera preso arruntak zeuden. Espetxean hilabete bat eman zuen: beste 37 presoekin batera Izarra Operazioaren bitartez tunel batetik ihes egin zuen.[2] Askatasunean bederatzi hilabete egon zen bakarrik zeren eta 1972an eta 13 urtez Punta de Rieles espetxean atxilotu baitzuten. 1985eko otsailan, beste preso politikoekin batera, askatu zuten. Orduan bere lehen alaba izan zuen, Rosario. Aurrerago seme bat izango zuen, Pedro.[3]
Bere lehen liburua Oblivion izan zen. Horrekein, 2007an, Casa de las Américas literatura saria eskuratzu zuen, testigantza arloan. Liburu kolektiboetan ere parte hartu du, besteak beste, Memorias para armar II (2000) eta Exilios y tangueces (2009). Gaur egun, 2000 urtetik, Brecha astekarian idazten du.[4]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oblivion (2007)
- Cometa en Montevideo (2007)
- Fabular un país, testimoniar una literatura (2013)
Oblivion liburu autografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oblivion Fabbriren liburu ezagunena da. Jatorriz idazlearen autobiografian oinarritutako lana bada ere, ezaugarri bereziak ditu. Funtxean preso politikoen Punta de Rieles espetxearen bizimodua azaltzen du baina ez modu linealean. Hasteko, liburua askapenaren egunean hasten da, 1985eko martxoaren 14an. Egun horretatik egileak atzera egiten du espetxeko egunerokotasunaren gertaerak azaltzeko: Korridorea, lana, zinema, solasaldia... Eta horiek dira, alegia, hainbat kapituluen izenburuak.[5]
Espezialisten ikuspuntutik Oblivion testigantza eta autofikzioa artean kokatzen da. Fabbri bere oroimenaz ez da fio eta nahiago du narrazioa oroitzapen-zatiekin antolatzea. "Oroimena ez da gertatu zena, haren aztarnak dira baizik" idatzi zuen. Nolabait, espetxe mundua azaltzen duen literatura barruan desberdina da non bere bizipenak eta kolektiboak nahasten baitira.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://es.wikibrief.org/wiki/Edda_Fabbri
- ↑ https://www.180.com.uy/articulo/8491_La-fuga-de-La-Estrella
- ↑ https://www.lr21.com.uy/cultura/259572-presentaron-libro-de-edda-fabbri
- ↑ https://web.archive.org/web/20180318054941/http://epoca2.lajiribilla.cu/autor/edda-fabbri
- ↑ https://web.archive.org/web/20180319085051/http://www.bibliotecavirtual.unl.edu.ar/ojs/index.php/ElTacoenlaBrea/article/download/4213/6363
- ↑ http://siba-ese.unisalento.it/index.php/linguelinguaggi/article/view/14910
- ↑ https://journals.openedition.org/amerika/7638