Dulia
Itxura
Teologia katolikoan, dulia santuen gurtza da[1], eta ez haien irudiena[2]. San Tomas Akinokoaren arabera, dulia ez da latria edo Jainkoaren gurtzarekin parekagarria. Berdin bereizten dira hiperdulia (Ama Birjinaren gurtza) eta protodulia edo summa dulia (San Joseren gurtza)[3].
Trentoko kontzilioa izan zen latriaren eta duliaren arteko bereizketa zehaztu zuena, protestanteek idolatria jotzen zutenaren aurkako erreakzioaren aurrean[4].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]δουλoς (doulos) grezierazko hitzetik erator daiteke, «zerbitzari» edo «esklabo» esan nahi duena. Douleia «esklabo bihurtu» edo «esklabo izateko prest egon» esan nahi du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirrebaltzategi, Paulo. (1987). «Santuen gurtza» Erlijio-hiztegia. Karmel aldizkaria, 459 or..
- ↑ (Ingelesez) Cross, Frank Leslie; Livingstone, Elizabeth A. (1997). The Oxford Dictionary of the Christian Church. Oxford University Press, 513 or..
- ↑ (Ingelesez) Richardson, Alan; Bowden, John. (1983). The Westminster Dictionary of Christian Theology. Westminster John Knox Press, 114 or. ISBN 0664227481..
- ↑ (Frantsesez) Stiker, Henri-Jacques. «Dulie & hyperdulie» Encyclopaedia Universalis.