[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Droga mendekotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Droga mendekotasun
Deskribapena
Motaadikzioa, substance use disorder (en) Itzuli, Gizarte-gaia, non-controlled substance abuse (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria, narcology (en) Itzuli
addiction medicine (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdrug harm reduction (en) Itzuli eta birgaitze
Identifikatzaileak
GNS-9-MK304.6 eta 304.60
GNS-9304
Disease Ontology IDDOID:9974
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Droga mendekotasuna[1] terminoak adikzioari dio erreferentzia egiten, substantzia psikoaktibo, droga edota adiziozko substantziagatik sortua dena. MOEk alkohola zein beste edozein substantziaren menpekotasuna, substantzia jakin baten dosi zehatz batzuk, sarritan kontsumitzea ondo sentitzeko edo gaizki ez sentitzeko behintzat bezala definitzen du[2].

Kontsumo mota desberdinek sortzen duten menpekotasuna mota ezberdinetakoa izan daiteke egun: Batetik, ohikoa edo barneraturik dugun menpekotasun fisikoa (heroina, alkoholismoa...) ala psikikoa (speed, kokaina, haxix...). Baina badago hain ezaguna ez den baina eraginkorrena den beste mota bat ere; menpekotasun funtzionala hain zuzen ere. Alegia, menpekotasun fisiko edo psikikorik gabe, hainbat egoera bilatzeko helburuarekin gauzatzen den kontsumoa.

Droga menpekotasuna gaixotasun gisa kontsidera daiteke. Osasunari orokorrean dio eragiten, aspektu fisiko, psikologiko eta sozialetan besteak beste. Hala izanik, tratamendu egoki bat behar du izan berau eragiten dion pertsona guztiz sendatu dadin. Badira zenbait kasu pertsonek ez dutela menpekotasunetik errekuperatzea lortzen, izan ere, ez baitzaie gaixotasun zehatz horri aurre egiteko tratamendu egokirik ematen. Droga menpekotasunak bizitzaren alor guztietan eragiten duela jakina da, baita horrek arazo fisiko, psikologiko, familiako, laneko eta arazo legalak ekarri ere.

Arrazoi horrengatik, droga menpekotasuna gainditzeko egiten diren tratamenduen prozesu oro, ikuspegi integral batekin egin behar dira, zeinetan gizarteratze prozesuek esparru horien kargu eginez, errekuperazioa erabatekoa izango den.

Droga menpekotasunetik sendatu eta guztiz errekuperatu daiteke pertsona bat, norbanako horrek arreta integral eta kalitatezkoa jasotzen badu behintzat. Azpimarratzekoa da hala eta guztiz ere, norbanakoaren ardura uneoro dela presente halako kasu batean, hasieran, prozesuan bertan zein tratamenduaren momentuan, kontziente behar duela izan sendatzea nahi badu.

Abstinentzia-sindromea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Abstinentzia-sindrome»

Abstinentzia-sindromea[3] pertsona batengan adikzioa eragin duen substantzia hartu edo jarduera egiteari uzten denean sortzen den sintoma eta erreakzioen multzoa da.

Alkoholaren gehiegizko erabilerak, adibidez, tolerantziara, mendekotasun fisikora eta ondoko abstinentzia-sindrometara eramaten du. Abstinentzia-sindromea, batez ere, nerbio sistema zentrala hiperkitzikakortasun-egoeran mantentzen delako ematen da .

Sindrome hau gaixotasun psikologikoetan ere ager daiteke; hauen artean mendekotasun emozionala. Azken honetan ez dago droga edo sustantziekiko mendekotasunik baina bai beste pertsonekikoa, hori dela eta, subjektuak jasaten dituen min emozionalak min fisiko bihurtzen dira.

Sintomek, sustantziaren eta mendekotasunean iraundako denboraren arabera formaz eta intentsitatez aldatuagatik ere, kasu guztietan, nerbio-sistemaren desorekatik datoz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. mendekotasun, droga-mendekotasun&subcMota=&pos=&usgDomain=&usgGeo=&usgBeste=&usgReg= «droga mendekotasun, droga-mendekotasun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-29.)
  2. Nestler, Eric J.. (2009). Molecular neuropharmacology : a foundation for clinical neuroscience. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill Medical ISBN 978-0-07-164119-7. PMC 273018757. (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  3. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]